“Ez genuen ondo jokatu, bi urte generamatzan han irabazi gabe, lehen zatia ez zen ona izan, gure atezainak salbatuta, halere irabazteko gai izan ginen eta match ball bat salbatu genuen” laburbildu du larunbateko partida Super Amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezek. Urtarrileko hilabete “gogorraz” mintzatu da “garrantzi handiko aurkarien aurka” arituko baikara “goian egongo direnen aurka” alegia.
super amara Bera Berak bigarren zatian bi entrenatzaileek izan duten 7x6 lehia irabazi du, atsedenaldian 14-11 markagailuan ageri zen emaitza kezkagarria iraultze aldera. Ismael Martinez Porriñoko entrenatzailea Alvarezen taktika berarekin saiatu da, talde gipuzkoarrak partida berdindu duenean Etxeberriaren golarekin, neurketako protagonista.
Guerreras Iberdrola Ligaren bigarren itzulia irekiko duen partida izango da. super amara Bera Bera Galizian dago jada, Arroyoren hutsunearekin, baina Ishikawa (paperak iristen badira) eta Erauskin eta Wiggins prest – Malaga eta Aularen aurka baja izan zirenak–, baita Imanol Alvarezena ere, azkenean Autocares Davidekin bidaiatu zuena, Gascako azken saioa Jon Begiristain ardurapean utzi ondoren.
Zilarrezko maila ere ligara itzuliko da asteburu honetan. Gainera, lehen itzuliari amaiera jarriz. Donostian, Bidebietan igandean 12,15etan, Bera Berak Gala Gar Toper Zaragoza La Jota taldea hartuko du sailkapenean gora begiratzen jarraitzeko asmoarekin. Donostiarrak seigarrenak dira, goiko taldeak ihes eginda eta Zaragozakoak, zortzigarren. Halere, garaipenak beheko taldeekin tartea are gehiago irekitza suposatuko luke eta bigarren itzuliari begira –non Eider Tapia agertuko den- posturen bat irabazi. Horrez gain, Urrezko mailan Zaragozako Coloresen egon ostean, June Del Campo Bera Bera itzuli da.
































