Joaquin Rocamora Espainiako hautatzaile berriak bere lehen zerrenda aurkeztu du Austriaren aurkako norgehiagoka bikoitzari begira, 2026ko Europako Txapelketarako sailkapenaren testuinguruan. Deialdian super amara Bera Berako sei jokalari daude: Etxeberria, Erauskin, Tchaptchet, Álvarez, Prades eta Somaza.
Donostiako Aquariumean gaur eguerdian egindako zozketaren arabera, super amara Bera Berak Caja Rural Aula Valladoliden aurka neurtuko ditu indarrak maiatzaren 8tik 10era bitartean Illunben jokatuko den Erreginaren Kopako XLVII. edizioko final-laurdenetan.
XVLII Erreginaren Kopako antolaketaren testuinguruan, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioa lagun, super amara Bera Berak infantil eta kadete mailako jokalariei zuzendutako entrenamenduak hasiko ditu gaur arratsaldean Orioko Karela kiroldegian.
Inauterietako asteburuan lau partida baino ez ditu jokatu Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Bi garaipen eta bi porrot. Zilarrezkoan, Eibarren erakutsitako defentsari muzin egin zion Bera Berak eta ezin izan zuen bizkaitarren erasoa gelditu.
Probisionalki lidergoa emango lioken penaltia huts egin du super amara Bera Berak partidaren ondarrean. Lehen zati on baten ondoren, talde donostiarrak berriro galdu du Gascan bigarren zatian, oraingoan Zonzamas Plus Car Lanzarotek (25-26, 13-11 atsedenaldian), eta azken minutuetan donostiarrek baino gehiago asmatu dutenak. Rocasak Málagan galdu du eta Guardesek partida atzeratuta dauka Atarrabian.
































