SUPER AMARA Bera Bera bihar asteazkena 19etan Bidebieta kiroldegian Balonmano Morvedre hartuko du, Kopako itzulera partidan, Sagunton lortutako (25-30) abantaila lagun. Raul Oyarzun eta Aritz Zaragueta nafarrek zuzenduko dute norgehiagoka.
Harrobiko emaitzen artean azpimarragarriena da euskal ligan Bera Berako senior taldeak helburua lortu duela, mailari eutsi diola, alegia. Irauli Bosteko taldeari 24-28 Bidebietan irabazi ostean. Hortaz, zortzi puntuekin multzo honetako lider geldituko da bi partiden faltan. Jokatu zuten: Aiora Urra, Iraide Elizondo, Andrea Zabala (1), Leire Martínez (1), June Ruiz de Gauna (2), Leire Momblona (7), Olaia Lizeaga (1), Maialen Eguren (6), Amaia Eguren (2), Libe Sarriegi, Amaia Zolezzi (6), Alaine Pascual (1), Ainara López (1).
Guerreras Iberdrolak ligako txapelketa helburu duen multzoak aurreneko jardunaldia bizi izan du gaur eta aurreneko poza SUPER AMARA Bera Berak eman duena, aise gainditu baitu Liberbank Gijón Gascan (37-22, 20-11 atsedenaldian).
“Onena dator” dio Eli Cesáreok Espainiako selekzioarekin Joku Olinpikoetara txartela lortu ostean, izan ere bihar (18etan) Josean Gascan SUPER AMARA Bera Bera eta Liberbank Gijón taldeek Guerreras Iberdrola ligaren bigarren faseari hasiera emango dioten.
Jokatzeko baimena duten taldeek asteburuan jardunaldia izango dute. Larunbat goizean, Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil mutilen taldeak La Sallen jokatuko du 11etan; 12etan Zumaiako Lubaki kiroldegian Lacturale Bera Bera kadete taldeak Trapaia Pulpo izango du aurrean eta 16etan Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Makitta Sifra Bidasoa Irun hartuko du Bidebietan. Senior taldea, azkenik, igandean 12etan Irauli Bosteko taldearen aurka arituko da Bidebietan.