Bera Bera

Select your language

Sentsazio onekin jarraitzea eskatzen zuen Alba Menendezek Gurpea Beti Onak Azparren Gestiónen aurkako partidaren atarian eta azken partidan baino hobeto jokatzea. Eta taldeak erantzun egin dio. Defentsa estua hasieratik, Silvak atezainak egindako geldiketei esker, Etxeberria kontraerasoan asmatuz, bi puntuak eskuratu ditu talde nafarraren aurrean. Costa de Sol Malagak etxean Atticgo Elche taldearen aurka galdu izanak super amara Bera Bera bi puntura dago lidergoa eta European Leagueko txartela ziurtatzeko.

Partidaren hasiera funtsezkoa izan da. Donostiarrek bost aldiz langa edo zutoinarekin topo egin arren, super amara Bera Bera beti aurretik joan da Gavilanen mugimenduei esker. Beti Onakek ezin zuen defentsak gaindutu Lovera saiatu arren.4-2 markagailuan zela gol bakarrera jartzeko aukera galdu zuten nafarrek eta gipuzkoarrek 4-0eko partzialarekin aldea ireki dute (8-4).

Lehen zatiaren erdian, Alvarezek talde osoa aldatu du. Polonio eta Menendez erdian, Karsten eta Etxeberria ondoan eta Cavo eta Louis kanpoaldean kokatuz. Argentinako loturak funtzionatu du, Cavok gauzatu duena. Karsten eta Cesarren arteko talkak partidatik at utzi ditu bi jokalariak. Atsedenaldian 16-6.

Bigarren zatian, Alvarezek taldeak nahastu ditu Cavori minutuak emanez. Partidak hamar goleko aldea izan du, baina Arrojeria eta Etxeberria sartu zirenean, Bera Berak aldea handitu du.

Azken finean, garaipen bikaina lortu du Bera Berak Gascan, giro bikaina bizi duena Nafarroatik jende asko etorrita. Donostiarrek Caja Rural Aula Valladolidi egingo diote bisita martxoaren 15ean, asteazkenean, eta Huerta del Reyko garaipen batek European Leagueko txartela eta lidergoa ziurtatuko lituzke, liga erregularra amaitzeko bost partida gelditze direnean.

Fitxa teknikoa: Super amara Bera Bera 33, Gurpea Beti Onak Azparren Gestión 19

super amara Bera 33 (16+17): Silva, Erauskin (2), Arcos (6, 1p), Gavilan (4), Arrojeria (3), Fernandes (2), Louis (1) – Loidi (3), Menéndez, Karsten (3), Etxeberria (5), Polonio (1), Cavo (2), Hernández (1p) eta Aalla (p.s).

Gurpea Beti Onak Azparren Gestión 19 (6+13): Luzuriaga, Zamora (1), Lovera (3, 2p), Tchaptchet (1), Sans (4, 1p), Hernández (1), Ainhoa García – hasierako zazpikoa- Paula García (2), Ayelén García (1), César (1), Mallo, Retegi (1), De Uriarte (1), Montilla (3) eta Encinas (p.s.).

Epaileak: Adrian Valdés eta Francisco Fernández (asturiarrak)

Kanporatuak: Menéndez eta Polonio super amaragatik eta Ainhoa García Beti Onak-engatik

Partzialak: 3-1, 4-2, 7-2, 11-4, 15-5, 16-6 -descanso- 18-7,21-10, 22-12, 27-14, 31-25 eta 33-19

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores