Realeko entrenatzaile Natalia Arroyo +Kirola Topaketen bigarren protagonita izango da. Bera Bera Eskubaloiak abian jarri duen egitasmoak emakumezkoen kirolaren inguruan hausnarketa egitea du helburu. Hitzaldia Kirol Etxeko Atano III aretoan izango da martxoaren 13an, 19etan.
Esplugas de Llobregat jaioa zen, 1986ko apirilaren 14an. 2020ko udaz geroztik Reala zuzentzen du, iazko denboraldian azpitxapeldun izan zen eta Txapeldunen ligako atarikoa jokatzeko aukera eman zuen lorpena.
FC Barcelona eta RCD Espanyol taldeetako jokalaria izan zen Arroyo baina lesioak zirela eta futbola utzi behar iza zuen. Reala aurretik Kataluniako selekzioa zuzendu zuen.
Mesedez, bertan egon ahal izateko formularioa bete.