Bera Bera

Select your language

Super amara Bera Berak Gurpea Beti Onak Azparren Gestión hartuko du bihar Gascan (18etan) Guerreras Iberdrola Ligako 17. jardunaldiari dagokion partida, helburu kontrajarriak dituzten bi taldeen artean, hain zuzen, gipuzkoarrek lehen postua berretsi nahi dute eta nafarrak puntuak pilatu play-down delakoa saiheste aldera.

Imanol Álvarez ez da entrenaldian egon familiako kontu bategatik eta Álex Nogués izan da saioa zuzendu duena. Komunikabideen aurrean Alba Menéndez kapitaina eta bigarren entrenatzailea agertu dira. Xixonen berriro pistara itzuli zen zarauztarrak “partida polita izango dela antzematen du, konplikatua eta giro apartarekin”. Bigarrenarekiko, Costa del Sol Málaga, zazpi puntuko aldea izanda, Menéndezek “argi ditugu helburuak”, hau da, lidergoa berresteaz gain, “sentsazio onak izaten jarraitu behar dugu”. Kapitainak uste du “azkeneko partidan baino hobeak izan behar dugu Kopa kanporakak eta play-offeari begira prestatze aldera”. Beti Onak taldearen aurkako partidaz galdetuta, Ménendezek dio “gurean jarri behar dugu arreta”.

Biharko norgehiagokan Sara Gil eta Emma Boada izango dira baja bakarrak. Bestetik, Álex Nogués adierazi du bost internazionalak “egoera onean etorri dira”. Bigarren entrenatzaileak ez du “erlaxaziorik” nahi erronka lider izatea delako, European Leagueko txartela eta play-offetan etxeko abantaila ziurtatzea suposatzen delako.

Nogués taldea “sendo” ikusten du. Joanekoan super amara Bera Berari kosta egin zitzaion tartea lortzea. “Beraiek sasoi onean zeunden, gu orain taldea borobiltzen ari gara eta partidak erritmo bizia izango du Beti Onakek ere gure antzera jokatzen duelako”.

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores