Euskal Kopari ekin ondoren, asteburu honetan martxan jarriko dira Euskal Ligako lehiaketak emakumezkoen senior, jubenil eta kadete mailetan. Hasteko, Euskal Koparako finala jokatzeko txartela lortu ostean, Bera Bera senior taldeak Easygas Berango Urduliz hartuko du Bidebietan larunbatean 20etan eta Lacturale Bera Bera jubenil nahi kadete taldeek Elgoibarren egingo dute debuta larunbatean bertan. Kadeteek Salento Gelati taldearen aurka 16etan eta jubenilek Cimderen aurka 17,45etan.
Gipuzkoako Txapelketan berriz, Bera Bera Urdina kadete nesken taldeak Usurbil hartuko du larunbatean 11etan Bidebietan eta mutilak etxetik at arituko dira: Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil taldea Oñatin (larunbatean 16etan) eta kadete taldea, Andoainen (16etan).
Bestetik, infantil mailan, neska eta mutilen taldeek La Sallen jokatuko dituzte lagunartekoak larunbat goizean.

Berriz ere Super Amara Bera Bera defentsan oinarritu da Motive.co Gijón gainditzeko, Europan larunbatean debuta egingo duen taldea, jardunaldia aurreratu delarik. Azken minutuetan, Etxeberriaren lapurreta batekin eta Arrojeriaren beste ekintza azkar batekin, bost goleko tartea jarri du puntuak etxean geldiarazteko (29-25, 15-13 atsedenaldian).
Super Amara Bera Berako Sara Gil de la Vega ezker hegalari ebakuntza egin diote gaur Donostia Ospitalean, bere eskuineko ukondoaren alboko lotailu mediala berrosatzeko. Ebakuntza egin dion medikua, Dr. Iñigo Guisasola pozik agertu da lortutako emaitzarekin.
Selekzioei eskainitako astea amaituta, bost jokalariek iristi eta handik hiru egunetara Guerreras Iberdrola Ligari ekin behar diote, bihar asteazkena 19etan, bosgarren jardunaldiari dagokiona, non Super Amara Bera Berak Motive.co Gijón hartuko duen (Jesús Escudero eta Jorge Escudero, kantabriarrak). Halere, Imanol Álvarezek uste du “batzuk lehiatzeko erritmoarekin jarraituko dute eta besteen entrenaldiekin nahiko izan daiteke bihar ondo lehiatzeko”.



































