Gipuzkoako Infantil mailako txapelketak abian jarriko dira asteburuan. Hortaz, Bera Berako infantil, kadete, jubenil eta senior taldeak martxan dira, ondorioz, asteburu honetan zortzi partida jokatuko dituzte, Bidebietan Euskal Ligako Lacturale Bera Bera jubenil eta kadete taldeak arituko dira larunbatean, goizean Bera Bera urdina kadete taldea eta igandean Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilak.
Ordutegiak:
Guerreras Iberdrola Ligak asteburu honetan atseden hartuko duen arren, Super Amara Bera Berak eta Mecalia Atletico Guardesek zortzigarren jardunaldiko partida jokatuko dute urriaren 16an (Gasca, 12etan), ordena aldatuta, kluben arteko akordio bat medio.
Super Amara Bera Berak Mecalia Atletico Guardes hartuko du igandean (Gasca, 12etan), zortzigarren jardunaldiko partida aurreratu dena bi taldeak ados jarrita, abenduko lehen astean Europako egutegia arintzea ahalbidetuko duena.
Espaniako Eskubaloi Federazioak junior mailako zerrenda ezagutzera eman du gaur urriaren 28tik 30era Altean Hiru nazioen txapelketa jokatzeko Danimarka eta Errumaniarekin eta Joaquín Rocamora hautatzaileak Lacturale Bera Berako jokalari Eider Tapia deitu du.
Asteburuak hiru garaipen eta hiru porrot utzi digu. Euskal Ligan debutatu zuten senior, jubenil eta kadete taldeek, Bidebietan Easygas Berango Urduliz gaindu zuen senior taldeak eta Elgoibarren galdu zuten Lacturale Bera Bera jubenil –gol bategatik- eta kadete taldeek.
Gipuzkoako txapelketan, Usurbilen aurka amore eman zuen Bera Bera Urdina kadete taldeak eta mutilek, bikain, Herrería Bidebieta Bera Bera jubenilak nagusi Oñatin, eta kadetak., Andoainen.
Emaitzak:
Euskal Ligak:
BERA BERA 27-23 EASYGAS BERANGO URDULIZ
Jubenil:
CIMDE ELGOIBAR 26-25 LACTURALE BERA BERA
Kadete:
SALENTO G. ELGOIBAR 26-23 LACTURALE BERA BERA
Gipuzkoako txapelketak:
Jubenil mutilak:
ALOÑA MENDI 38-43 HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA
Kadete neskak:
BERA BERA URDINA 17-20 USURBIL K.E.
Kadete mutilak:
LEIZARAN HORIA 16-41 HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA



































