Bera Bera

Select your language

José Ignacio Prades hautatzaileak super amara Bera Berako Maitane Etxeberria, Esther Arrojeria eta Paula Arcos jokalariak deitu ditu 18 jokalarien artean, Danimarka, Norvegia eta Suedian abenduan jokatuko den Munduko txapelketan izateko Austriaren aurkako kanporaketa apirilean jokatzeko. Argentina eta Brasilekin ere arituko dira Cavo, Gavilán, Karsten eta Fernandes.

Hiru jokalariek, Imanol Álvarezekin bateran, Madrilen egon beharko dute apirilaren 3an. Asteburu horretan, super amara Bera Berak apirilaren 1ean Telden Rocasa Gran Canariarekin jokatuko du. Guerreras selekzioak Kiroletako Kontseilu Gorenak dituen instalakuntzetan burutuko ditu entrenaldiak eta ostegunean Austriara egingo du bidaia. Joaneko partida Vienan izango da apirilaren 8an (18etan) eta itzulera, Antequeran ospatuko da apirilaren 12an (20,30etan).

Etxeberria, Arcos eta Arrojeria Espainiako azken deialdietan izan dira. Dagoeneko Etxeberriak 70 partida jokatu ditu eta 122 gol sartu; Arcosek, 40 partida eta 93 gol eta Arrojeriak, 22 norgehiagoka eta 45 gol.

Cavo, Gavilán, Karsten, Fernandes eta Tapia

Argentina eta Brasil ere konzentrazioak burutuko dituzte Aste Santuan. Malena Cavo, Shula Gavilán eta Elke Karsten Malagan arituko dira eta Mariane Fernandesek Brasilekin Frantziaren aurka jokatuko du.

Azkenik, Eider Tapia junior mailako selekzioarekin arituko da Camargo herrian Hungariaren aurka apirilaren 7an eta 8an.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores