Super amara Bera Berak Galizara egingo du gaur bidaia bihar asteazkena A Sangriñan (20,45etan) bolada onean dagoen Mecalia Atlético Guardésekin jokatzera, Imanol Álvarezek eta Esther Arrojeriak komunikabideen aurrean gogorararita, txapelketako gol gutxien jasotzen duten taldeen arteko partida, Guerreras Iberdrola ligako 19. jardunaldiari dagokiona.
Biek onartu dute “Valladoliden ez genuen gure maila eman, batez ere, defentsan”, entrenatzailearen esanetan, Arrojeriak berriz aipatu du “abisu bat” izan zela. Ondorioz, Álvarezek “jorratutako bideari bueltatzea” eskatu du “zalantzarik ez dugulako”. Entrenatzaileak gogorarazi du Besançon taldearen aurkako joanekoa “baina handik aurrera defentsako lanean sinistu genuen berriro, aukerak ematen dizkiguna delako eta orain berriro talde hori izan behar dugu”.
Mecalia Atlético Guardés taldeaz galdetuta, Álvarezek uste du “ligako sasoi onean dagoen taldea da, olatu gainean dago eta Europako final bat jokatzeko aukera du”. “Konfiantzarekin dago, guri baino gol bat gutxiago sartu diote, defentsako lana ona delaren seinale” gaineratu du. Halere, entrenatzaileak baikor da, bi puntuak eskuratu liga erregularra matematikoki lotzeko eta European Leagueko txartela ziurtatzeko.
Esther Arrojeria, berriz, “porrotek beti zer ikasteko uzten dute eta argi dago defentsako lana ona ez badugu egiten partidak ateratzea asko kostatzen zaigula”. Horregatik, egun hauetan egindako lana sinistuta dago eta ziur da “gure esentzia berreskuratuko dugula, defentsa sendoa erakutsi, korrika egin eta erasoari jarraikortasunez ekin”.
Halere, jakin badaki “partida gogorra izango da eta zaila, polita da beti han jokatzea eta ez dugu lidergoa matematikoki lortzeko aukera galdu nahi”. Guardesen inguruan “gol gutxien jaso duen taldea da” azpimarratu du, izan ere, “guri ere gol gutxien jasotzen duen taldea izateari garrantzia ematen diogulako”.
Alta jasota, Emma Boada da nobedadea. Abenduaren 28an lesionatu zen Rocasaren aurkako partidan.
Víctor Navarro eta Fernanda Espino kanariar epaileek zuzenduko dute norgehiagoka. Ligako 19. jardunaldia osatzeko Conservas Orbe Rubensa Porriñok Atticgo Elche hartuko du bihar ere bai (20.30etan) biek sailkapenean laugarren postua hizpide izanda. Streaming