Bera Bera

Select your language

Super amara Bera Berak etzi Mecalia Atlético Guardés taldearen aurka jokatuko du (A Sangriña, 20,45etan, Víctor Navarro eta Fernanda Espino, kanariarrak), asteazkenetan duen seigarren partida, alegia. Costa del Sol Málagaren eta Rocasaren garaipenek bost puntutara gerturatu dituzte bi talde hauek, ondorioz, lidergoa eta European Leagueko txartela matematikoki ziurtatzeko bi puntu behar dituzte donostiarrek, gertuenak lortzeko A Guardan edo larunbatean Gascan ante Conservas Orbe Rubensa Porriñoren aurrean.

Málagan izan ezik, bigarren itzulian etxetik at jokaturiko partida guztiak asteazkenetan izan dira. Europako lehiaketan zegoen Atticgo Elche (otsailak 12), motive.co Gijón (otsailak 22, Cristina Cabeza jubenil mailako selekzioarekin konzentrazioa zuelako), Caja Rural Aula Valladolid (martxoak 15, egutegiak horrela zehaztuta) eta Mecalia Atlético Guardés (martxoak 22 EHF Cupeko final-aurrekoak). Lehen itzulian super amara Bera Berak bi partida jokatu zituen, Gijonen aurka astuariarrek Europako norgehiagoka zutelako eta O Porriñon gipuzkorren European Leagueko kanporaketa zela eta.

super amara Bera Berak neurketa prestatzeari igandean ekin zion. Gaur erresonantzia baten bidez Emma Boadak partidan izango dela berretsi du erresonantzia baten bidez eta Imanol Álvarezek orduak aprobetxatu nahi ditu hiru entrenaldi burutzeko: astelehen arratsaldean, astearte goizean Bidebietan bidaiatu aurretik eta asteazken goizean A Sangriñan.

Bestetik, EHF Cupeko finalaurrekoetan Elcherekin murgilduta egon arren eta emaitza ona lortuta joanekoan (22-23) irabaztekotan Mecalia Atlético Guardés ligako bosgarren postura gerturatuko litzateke, O Porriñon, Conservas Orbe Rubensak Atticgo Elche hartuko baitu eta bi taldeak bi puntura ditu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores