“Ez da erabaki erraza izan, nahiz eta aspalditik pentsatzen nuen horretan. Azken hilabeteetan aldatzeko unea zela nabaritu dut nire barruan”. “Hartu behar nuen erabakia da, oso lasai nago eta oso pozik nago berarekin” azaldu du super amara Bera Berako entrenatzaileak datorren denboraldian ez jarraitzeko erabakia.
Markagailu baxuarekin amaitu arren, super amara Bera Berak Grafometal Sporting La Rioja gainditu du gaur arratsaldean Gascan, defentsan erakutsitako intentsitateari eta kontraerasoa ateratzeko aukerari esker, batez ere lehen zatian (atsedenaldian, 13-7).
Liga erregularra amaitzeko sei jardunaldiko zikloari hasiera emango dio bihar super amara Bera Berak, lehen postua lortze aldera “partida guztiak bereganatu behar ditugu”. “Etxean berriz irabazteko gogoz” Grafometal Sporting La Rioja hartuko du (Gasca, larunbatean 19,45etan, Óscar Gutiérrez eta Jorge Monjo, Gaztela-Mantxa), partida “zaila izango da, aurkariak jokatzeko moduagatik” Imanol Álvarezen iritziz.
Harrobiak zortzi partida jokatuko ditu asteburu honetan. Bidebietan, igandean 12,15etan, Bera Berak Caja Viva Blendio Sinfín Santander taldea hartuko du Eider Tapia pibotearen itzuleran. Bi partida jarraian galdu ostean Bera Berak garaipena behar du laugarren posturako borrokan jarraitze aldera.
































