Horrelako partida bat behar zuen super amara Bera Berak, lerro guztietan orekatua, serioa, 60 minutuetan kontzentratua, ia baloi galerarik gabe, defentsako intentsitatearekin jada lehen jokaldian, eta nagusi markagailuan. Atsedenaldiko aldea (9-14) Somazak eta Tchaptchetek bigarren zatiaren hasiera bikainarekin berretsi dute.
Zilarrezko mailako taldeak Iruñean Loyola taldearekin helduko dio 19. Jardunaldiaria, 18etan San Ignacio kiroldegian. Nafarrak 10. dira sailkapenean eta donostiarrak, laugarren.
Zonzamas Plus Car Lanzaroteren aurkako partidan, Elke Karstenek bigarren zatian egindako min keinuak kezka eraman zuen Gascara. Txema Benitok artatu zuen, aulkira erretiratu zen eta ez zen gehiago atera. Jokalariari erresonantzia egin zioten asteazkenean, eta arnasa hartu du, izan ere, urtarrileko diagnostiko bera errepikatu delako, eta eskuin belaunean zaintiratu du barneko alboko lotailuan.
Nicole Wiggins atezain internazionalak ez dio kontratua beste denboraldi batez luzatzen zuen klausulari heldu, ondorioz, maiatzaren amaieran amaituko du super amara Bera Berarekin duen lotura.
































