Jon Begiristain Agirre (Usurbil, 1985) Imanol Álvarezen laguntzaile izango da 23-24 denboraldian, ondorioz, Tolosa Eskubaloia Nazionaleko lehen mailako taldearekin erronka berriak dituen Álex Noguésen funtzioak beteko ditu.
Hamahiru urte zituela eskubaloira hurbildu zen eta etapa guztiak bete ditu, jokalari eta entrenatzaile. “Ilusionatuta, oso” dago Jon Begiristain hasiko duen etapa berri honekin, orain super amara Bera Berarekin. “Aurten taldea gertutik ikusteko aukera izan dut eta erronka da niretzako bai Imanoli bai multzoari laguntzea. Maila guztietan egon naiz eta Europako esperientzia bizitzea motibagarria da. horrez gain, Bera Beran titulu guztiengatik borrokatuko dugu, Superkopatik hasita, Kopan etxean izango dena eta Liga playoff formatoan”.
Iazko denboraldian, Begiristainek Euskal ligako Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil emakumezkoen taldeak zuzendu zituen. Aurretik bi denboraldi eman zituen euskal ligako kadete nesken taldearekin Usurbilen eta beste bat jubenil mailakoarekin eta Bera Bera Eskubaloira iritsi aurretik Bidasoako jubenil taldea zuzendu zuen -Haizea Urretabizkaia eta Eider Tapia, besteak beste- eta Gipuzkoako nesken kadete hautatzailea izan zen 2010etik 2014era.
Senior taldeekin azpimarratzekoa da Ohorezko mailara igoera Aiala Zarautzekin, orduan Martin Larrañaga entrenatzailearen laguntzaile gisa, 2015-16 denboraldian ohorezko mailan egin zuen urtean ere jarraitu zuelarik. Horrez gain, Aiala Zarautzen lehen entrenatzailea izan zen Zilarrezko Mailan 2017-18 eta 2018-19 denboraldietan.