Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur jakinarazi du XXIII Superkopa Donostian jokatuko dela, aurten nobedade batekin, izan ere, aurreneko aldiz Iberiar izaera izango du, Portugaleko Benfica eta Madeira taldeak ere super amara Bera Bera eta Costa del Sol Málagarekin lehiatuko baitira.
Txapelketa irailaren 8an eta 9an ospatuko da Josean Gasca kiroldegian, hau da, bigarren asteko ostiral eta larunbatean, oraindik orduak zehazteke.
Egungo Kopako txapeldun gisa, super amara Bera Bera Portugaleko liga eta kopako txapeldun Sporting de Lisboa e Benfica izango du aurkari finalaurrekoan. Bestean, Costa del Sol Málaga Guerreras Iberdrola Ligako txapeldunak Madeira Andebol izango du aurrean (ligan eta Kopan, bigarren). Portugaleko bi taldeek EHF European Cupean hartuko dute parte.
Donostian egingo den seigarren Superkopa izango da eta zazpigarrena Gipuzkoan. 2008. urtean, Bera Berak Cementos La Unión Ribarroja (21-18) gainditu zuen Bidebietan, aurreneko Superkopa izan zelarik. 2009-10an, Itxakok Bera Bera mendean hartu zuen Bidebietan ere bai (23-24), eta 2012an leku berean gipuzkoarrak aise nagusitu zitzaien nafarrei (42-18). Hurrengo urtean, Bera Berak Gascara egin zuen salto Rocasari gol batez irabazteko (25-24), 2015ean leku berean errepikatu zuekarik (18-17). Eibarren XX. edizioa ospatu zen Rocasak luzapean garaipena lortu zuelarik (32-31).
Iaz, Malagako Superkopan, super amara Bera Bera eskuratu zuena, historiako zazpigarrena, Gizonezkoan I. Iberiar Superkopa abian jarri zen, Bartzelona nagusi izan zelarik.