Iaz bezala, super amara Bera Bera EHF European Leagueko Q3 kanporaketan lehiatzen hasiko da, hau da, Europako Federazioak web orrialdean aditzera eman duenez multzoen faserako atarian.
Kanporaketa, joan-etorrian, azaroaren 11-12n eta 18-19n jokatuko da. super amara Bera Berak azaroaren 1ean Telden Rocasa bisitatuko du, hilaren 4n Lobas Global Oviedo hartuko du Gascan eta Caja Rural Aula Valladoliden aurka partida aurreratu edo atzeratu beharko du, izan ere, azaroaren 11rako programatuta dago, Europako joanekoa jokatuko denean, alegia. Azaroaren 18a libre dago Kopako lehen kanporaketari heltzeko.
Urriaren 3an ezagutuko du Super amara Bera Berak aurkaria. 12 aukera: bi alemaniar, bi frantziar, bi norvegiar, bi kroata eta Hungaria, Errumania, Polonia eta Danimarkako bana. Horietatik, indartsuenak badira, Borussia Dortmund, final fourrera iritsi zena, Bundesligan hirugarren eta Alina Grijseels galtzen duena Frantziako Metz taldeak fitxatuta. Dortmundek final-laurdenetan Nantes gainditu zuen kanporaketa irauliz modu harrigarrian. Frantziarrak berriz –European League txapeldunak 2022an- Ligan hirugarren gelditu ziren Metz eta Brest atzetik. Rocasa kanporatuz multzoen fasera sailkatu zen Norvegiako Sola eta, are gehiago, final-laurdenak ere jokatu. Talde hau hirugarren gelditu zen ligan, finalaurrekoetan Storhamar taldeak kanporatu zuelarik. Storhamar, aldiz, Txapeldunen ligan aritu zen eta Danimarkako Odensek kaleratu zuen final-zortzirenetan.
HSG Bensheim/Auerbach alemaniarra ere izan daiteke aurkaria, Kopan azpitxapeldun izanda, Bietigheimek irabazi zuena. Frankfurteko hegoaldeko talde honek Dortmund kanporatu zuen final-laurdenetan eta ligan zortzigarren gelditu zen. Txapeldunen ligatik dator Lokomotiva Zagreb, Kroaziako txapeldun bigarren aldiz irabazi zuena. Era berean, multzoan da RK Podravka Vegeta aski ezaguna. European Leagueko multzoen fasea jokatu zuena Hungariako Praktiker-Vac taldea, seigarrena ligan.
Koparen bidez zozketan sartuko da CSM Targu Jiu errumaniarra. Talde honek, Craiovatik iparraldera ehun kilometrotara dagoena, Renata Arrudarren Bistritan kanporatu zuen baina finalean Bucarestirekin amore eman zuen. Ligan hamargarren gelditu zen. Eta gelditzen diren hirurak goi mailakoak dira, Danimarkako Kobenhavn, seigarren liga erregularrean; Poloniatik, MKS FunFloor Perla Lublin, bigarrena ligan, Q2an gelditu zena iaz eta Frantziako ligako laugarren sailkatua Chambray Touraine HB –Nely Carla Albertoren talde ohia-, Donostian stage egingo duena eta super amara Bera Berarekin lagunartekoa jokatuko duena Gascan abuztuaren 4n.