Imanol Alvarezek komunikabideak hartu ditu gaur eguerdian Gascan, bihar super amara Bera Bera eta Mecalia Atlético Guardes arituko diren leku berean (19etan Miguel Martín Soria – Valentziarra– eta Jesús Álvarez – Asturiarra–. Entrenatzaileak espero du “Superkopak errefortzu bat izatea, ez erlaxaziorako beta”.
Taldeari Iberiar Superkopako txipa aldatzea kostatu ote zaion galdetuta, Imanol Alvarezek azaldu du “Espainiako selekzioarekin partekatu ditugun saioak ondo etorri zaizkigula jendea kontzentratuta ikusi dudalako, asteazkenean jai eman genuen eta atzo ondo entrenatzen ikusi nituen jokalariak”. Bere ustez, “oraindik ere egunero hazten ari gara, egunetik egunera hobetzen ari gara, eta hobetzearren bideoan gehiago ikusten dugu geure burua aurkaria baino”.
Mecalia Atletico Guardesi buruz, Atarrabian galdu eta A Sangriñan Motive.co Gijóni irabazi zion aurkaria eta Villacelamako Summer BAG txapelketako finala jokatu zuenaren inguruan, Alvarezek aipatu du Cristina Cabezaren “etorrerarekin asko aldatu dela”. Eta azaltzen du. “Azkar jokatzea eta kontra-golean min egitea gustatzen zaion entrenatzailea da, are gehiago gure defentsaren indarra jakitun”. Entrenatzailearekin batera, “Cacheda eta Palomo ere iritsi ziren Gijonetik, zentrala eta pibotea, denbora asko daramatenak jokatzen eta estiloa asko markatzen dutenak”. Alvarezen ustez, “izaera handiko taldea da eta gauzak ondo egingo dituztela ziur naiz”. “Hasieran, beharbada, kosta egiten zaie entrenatzaile berrira moldatzea, baina urte amaieran etekina aterako die”.
Horregatik ohartarazten du “partida guztiak oso zailak” izango direla eta gogoratu du “Ligan debuta egin zuen egunean KH7 BM Granollersen aurka atsedenaldira berdinketa gindoazela eta pazientzia izan genuela gure jokoa jokatzeko”. Eta ez du perspektiba galdu nahi play-offengatik. “Puntuak atera behar dira, interesgarria da zenbat eta gorago geratzea”.
Hilabete honetan Gascan jokatuko den laugarren partida izango da. “Beti pentsatzen dut bihar etorriko direla inoiz ikusi ez gaituzten hiru pertsona, eta berriro etorrarazi behar ditugu, ondo pasatu dutelako eta transmititu dioguna gustatu zaielako”.
Deialdiari begira, Laura Hernandez baja izango da eta bere tokia Haizea Urretabizkaiak hartuko du.
Argazkia: Óscar Araujo