Maddi Aallak eta Alice Fernandes Silvak, gutxienez, beste denboraldi batez jarraituko dute Super Amara Bera Beran, hortaz, Tati Garmendiak azpimarratu duen bezala “ateko postuak ondo itxita dauzkagu”.
Bidebieta, Gasca, Egia, Irun eta Zumaian arituko dira Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak asteburu honetan.
Super Amara Bera Berako plantillak gaur goizean Ammman azken saioa egin du eta hasi aurretik Ligako garaikurra bertan zela lorpena prestatzaile fisikoekin dastatzea nahi izan dute. Arratsaldean Bidebietan azken entrenaldia burutu dute eta bihar denboraldiko azken bidaia egingo dute, oraingo honetan, Kanarietara non larunbatean (19etan) Telden itxiko duen Liga Rocasarekin (Miquel Florenza eta Jordi Ausàs, kataluniarrak).
Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur berritsi du Super Amara Bera Berako Esther Arrojeria, Laura Hernández, June Loidi eta Maddi Aalla jokalariak Aljeriako Oran hirian ospatuko diren Mediterraneoko Jokuak izango direla.
Super Amara Bera Berak etxean denboraldiko azken partida jokatuko du bihar maiataren 14ean bertan behera gelditu zen norgehiagokari ekiteko, ondorioz, Zonzamas Cicar Lanzarote hartuko du bihar asteartean 19,30 etatik aurrera (Adrián Valdés eta Francisco Fernández, asturiarrak) sarrera librea delarik.