Super Amara Bera Berak Mariane Fernandes eta Malena Cavo alboko jokalariak beste denboraldi baterako berrituko dituela iragarri du gaur goizean, Tati Garmendiaren iritziz “taldean paper garrantzitsuak dituztenak”.
Jokuan puntu beharrik egon ez arren, Super Amara Bera Berak partida serioa jokatu du gaur BM Morvedre (30-16) taldearen aurka Liga berri bat ospatzeko, gainera Donostiako alkate Eneko Goiak eta Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Francisco Blázquezek garaikurra eman dio taldeari.
Ordizian, Yoldin eta Bidebietan izango dira Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeen partidak. Horrez gain, igandean 10etan Beraungo frontoian eskolak lagunartekoa izango du Ereintzarekin.
Oraingoan bai, milagarren partida jokatuko du bihar Super Amara Bera Berak eta, gainera, Guerreras Iberdrola 21-22 Ligako txapeldunen garaikurra jasoko du, aurreko bi urteetan ez bezala, une hori zaleekin partekatu ahal izateko berezitasunarekin, BM Morvedre taldearen aurkako partida ostean (Gascan, 21,30etan Daniel Toro eta Albert Pérez, kataluniarrak).
2022-23 denboraldiari begira, Super Amara Bera Berak ez ditu María Prieto O’Mullony, Ainhoa Etxeberria eta Mirene Moreno jokalarien kontratua berrituko, ondorioz, Elisabet Cesáreorekin batera ez dira hurrengo plantillaren kide izango.