Denboraldia amaituta ere, eskubaloiak jarraipena izango du Bidebietan, izan ere, Bera Bera Eskubaloiak maiatzaren 30etatik ekainaren 17ra arte entrenaldiak egiteko aukera emango die aukera 2014 eta 2009 urte bitartean jaiotako neska-mutilentzat.
Hau da, 2014-2011an jaiotako neska-mutilentzat astelehenetan 17,30etatik 18,30etara eta ostiraletan, 18etatik 19etara izango da hitzordua. 2010 eta 2009an jaiotako neska-mutilek, berriz, astelehenetan 18,30etatik 19,30etara eta ostegunetan, 17:30etatik 18,30etara
Saioak dohakoak dira (pistan sartzeko kirol txartela edo eguneko sarrera ordaindu beharko da bakarrik).
Kontaktua:
Zumarraga, Bergara, Oñati, Yoldi eta Bidebietan arituko dira Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak asteburu honetan.
Matematikoki Liga eskuratu ostean, Super Amara Bera Berak aurreneko kontratu berritzea iragarri du, izan ere, Sara Gil de la Vega eskuin hegalariak bosgarren denboraldia beteko du datorren urtean.
Bidebieta auzoan sortua, bosgarren saiakeran lortu zuen emakumeen eskubaloiko ohorezko mailara igotzea 1990ean eta irailaren 23an debuta egin zuen Madrilen, Complutense taldearen aurka (25-17). Porrot horrek maila eusteko arazoak izango zirela antzeman zituen baina lortzeaz gain, urtez urte urratsak eman ditu egun erreferente izateko. Elitean mila partidako langara iritsiko da larunbatean Gascan (18etan)