Bera Bera

Select your language

Maiatzaren 10etik 12ra Illunbeko Donostia Arenan jokatuko den Erreginaren Koparen XLV edizioko azken fasearen zozketaren arabera, super amara Bera Berak Mecalia Atletico Guardesen aurka jokatuko du final-laurdenetan eta Galiziako taldea gainditzen badu Atticgo BM Elche vs Costa del Sol Malagako irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak finalerdietan.

Koadroaren beste aldean, beste zerrendaburuak, KH7 BM Granollersek, Elda Prestigo izango du aurkari. Elda Prestigo Kopako azken fasera itzuliko da 2011n Itxakoren aurka Telden jokatu zuen final haren ondoren, eta Caja Rural Aula Valladolidek eta Conservas Orbe Rubensa Porriñok osatuko dute koadroa.

Beraz, super amara Bera Bera eta Mecalia Atletico Guardesen artekoa zazpigarren norgehiagoka Kopan izango da eta final-laurdenetan argituko duen lehenengoa, aurreko guztiak finalerdietan izan zirelako. 2022ko hura gogoan, Guardesek super amara Bera Bera kanporatu zuen Illunben, eta iaz, Malagan gipuzkoarrek galiziarrak finaletik at utzi zituzten. Ligan, etxekoak garaile bai Gascan bai A Sangriñan.

Hala ere, Guerreras Iberdrola Ligan dagoen berdintasuna dela eta, inoiz baino ziurgabetasun handiagoko Kopa bat sumatzen da, non lehen sailkatua den Atticgo BM Elche eta seigarrenaren (Mecalia Atlético Guardés) artean liga erregularra amaitzeko lau jardunalditara bost puntuko tartea besterik ez dagoen.

Koparen XLV edizioko ordutegiak zehaztuta daude, baina, telebista dela eta, oraindik ez dira finkatu. Ostiralean 13etan hasiko dira, ondoren 16etan, 18,15etan eta 20,30etan; larunbatean finalerdiak 16,30etan eta 19etan izango dira eta igandeko finala, 13etan.

Kadete Kopa


Koparen XLV edizioarekin batera, kadete mailako Kopa ere jokatuko da. Bertan, erkidego bereko taldeak elkarren aurka ez jokatzea da irizpidea. Horrela, A taldea Mecalia Atlético Guardesek, Atticgo Elchek, Cavidel Aula Valladolid eta KH7 BM Granollers osatzen dute, eta B multzoan, Balonmano Porriño, Elda Prestigio, Lacturale Bera Bera eta F. Unicaja Costa del Sol Málaga kokatu dira. Kasu honetan, kadeteek bi partidako ligaxka jokatuko dute ostiralean, maiatzaren 10ean, beste bat larunbatean, Josean Gasca pabiloian eta multzo bakoitzeko lehen sailkatuek finalean neurtuko dituzte indarrak, igandean Illunben.

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores