Bera Bera

Select your language

Erreginaren Kopako XLV ediziorako sailkatutako zortzi taldeek: super amara Bera Bera, KH7 BM Granollers, Costa del Sol Málaga, Atticgo BM Elche, Mecalia Atlético Guardes, Conservas Orbe Rubensa Porriño, Caja Rural Aula Valladolid eta Elda Prestigiok bihar, asteartea, Donostiako Aquariumean egingo den zozketan ezagutuko dituzte kanporaketak eta azken fasean egingo duten ibilbidea, 2022an bezala, Illunbeko Donostia Arenan ospatuko dena, maiatzaren 10etik 12ra.

12,30etan hasiko da zozketa, eta bertan izango dira, zortzi taldeetako presidente, entrenatzaile eta jokalariez gain, Francisco Blázquez Espainiako Eskubaloi Federazioko presidentea, Goizane Álvarez Kultura, Gazteria, Kirol eta Lankidetzako foru diputatua eta Iñaki Gabarain Donostiako Udaleko Kirol zinegotzia.

2022ko edizioari dagokionez, Conservas Orbe Rubensa Porriño eta Elda Prestigio dira bi nobedadeak, eta aldaketa bat izango du zozketak; izan ere, talde antolatzaileak ezingo du aukeratu koadroaren zein alde nahiago duen, nahiz eta ibilbide osoan lokal gisa jardungo duen. super amara Bera Bera eta KH7 BM Granollers bi zerrendaburuak izango dira, lehenengoa, antolatzaile moduan eta bigarrena Kopako txapeldunorde gisa, aurten antolatzaileak eta txapeldunak talde bera delako.

Zozketa horren aurretik, kadete mailako taldeek euren lehiaketako koadroa ere ezagutuko dute. Kasu honetan, zortzi taldeak bi multzotan banatuko dira, bakoitzak 20 minutuko hiru partida jokatuko ditu Josean Gasca kiroldegian eta multzo bakoitzeko irabazleek igandean Illunben jokatuko den finalean neurtuko dituzte indarrak, senior finala baino ordu batzuk lehenago.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores