Bera Bera

Select your language

Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) gaur arratsaldean jakinarazi du selekzioek aukeratutako  35 jokalari, hau da azaroaren 28tik abenduaren 15era Austrian, Hungarian eta Suitzan egingo den Europako Txapelketan parte hartzeko eskubidea bereganatu dutenak. Zerrendetan, super amara Bera Berako sei jokalari.

Beraz, Guerreras selekzioako zerrendan dira Maitane Etxeberria – ez da azken bi kontzentrazioetara joan – eta aste honetan Suedian izan diren laurak: Lyndie Tchaptchet, Carmen Arroyo, Elba Álvarez eta Anne Erauskin. Bestalde, Serbiak 35 izenen zerrendan sartu du Tamara Kostic atezaina.

Espainiak zerrenda –murriztua- emango du azaroko lehen hamabostaldian, eta Baselen (Suitza) egingo du debuta azaroaren 28an, Portugalen aurka; 30ean Frantzia izango du aurkari, eta abenduaren 2an, Polonia. Ildo horretan, Poloniako MSK Lublin taldeko bederatzi jokalari agertzen dira, European Leagueko super amara Bera Beraren aurkaria, alegia.

Bestalde, Serbiak Montenegroren aurka jokatuko du lehen egunean, Txekiaren aurka abenduaren 1ean eta Errumaniarekin 3an.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores