Luxemburgoko Txapeldunen Leihaketan Akaba Bera Bera garaile
Aurredenboraldiko lehenbiziko torneoak ezin izan du amaiera hobea izan Akaba Bera Berarentza, Bascharage (Luxemburgo) Txapledunen nazioarteko Leihaketan garaipena lortu baitu finalean Olimpija Ljubljana talde esloveniarra 32 eta 21 gaindituz.
Merezimendu osoz lortu dute donostiarrek txapelketa hau, bi egunetan sei partida jokatu ondoren, bakarra galdu izan dute, esloveniarren kontra aurreko faseetan, eta lortu dute finalean gainditzea. Garaipenaren oinarria defentsa izan da, baloi ugari berreskuratzeko aukera izan baitute, eta horrela kontraerasoak antolatzeko paradak sortu dira. Txapelketaz gain, Tati Garmendia izendatu egin dute Jokalaririk Onena.
Finalean, Akabak nekea kontrolatzen trebea izan da, eta markagailuan abantaila lortu dutenean, kapazitate handia azaldu du partidaren erritmoa kontrolatzeko, erabakitzen noiz korri egitea, eta noiz gelditzea. Hala eta guztiz ere, partidaren hasieran esloveniarrek lortu dute bi goleko abantaila, baina berehala donostiarrek lortu dute aurrean jartzea, eta atsedenaldian 15 eta 12 ziren aurretik. Bigarren zatian, 8-0eko partzialak lortu du Akabak eta bertan partidaren jabeak izan dira, eta lortu egin dute azkeneko hamar minutuak lasaiagoak izatea.
Zailagoa izan dute goizean finalerdiko partida, non 23 eta 19 gainditu egin zuten Trier talde alemaniarrak. Talde honek, duela hiru urte, donostiarren kontra jokatu zuen EHF Kopako 16.etako kanporaketa, eta Akabak penaltitan kanpoan utzi zuen talde germaniarra.
Talde honek oso boteretsua da kanpoko jaurtiketetan, eta partida hasieran zailtasuna izan du Karreresen taldeak defentsan aritzeko, bai jaurtiketak ez egoteko, eta baita pivotarekin egiten zituzten konbinaketak geldiarazteko. Horren ondorioz, lehengo zatian 3 goleko desabantaila izan zuten, baina atsedenaldian hamarna zen markagailuan.
Bigarren zatian, ordea, defentsa eta atezaina oso ondo aritu zen, eta horrek probokatu egin zuen kontraerasoak antolatzeko aukera gehiago izatea, garaipena lortzeko oinarrizkoa izan dena.
Txapelketa honetan izandako lan txukunak adierazten du orain arte egindako lana ildo honetik doala, eta Karreresek lortu egin duela taldea bat egiten, nahiz eta lau baja izatea Luxemburgon. Hurrengo astean, abuztuak 29 eta 31 bitartean, Bad Urach (Alemania) hirira joango da taldea Sika 08 Cup Txapelketan parte hartzeko. Txapelketa hau udako inportanteenetako bat da, eta bertan arerio boteretsuak izango ditu, halaber, Kometal (Macedonia), Goppingen (Alemania), Hypobank (Austria), Zvezda (Errusia), Brasov (Errumania), Byassen (Noruega) eta Bayer Leverkusen (Alemania).