Bera Bera

Select your language

Bad Urachen (Alemania) jokatutako Sika Cup txapelketan Akaba Bera Berak izan duen partehartzea oso merituduna izan da, sailkapenean laugarren postua lortu baitu, hurrengo denboraldian Txapelketen Ligan egongo diren hainbat talde gaindituz. Leihaketa honetan ikusi egin da nahiz eta aurredenboraldian izan, Akaba Bera Berak ondo eginiko taldea eta sendoa daukala, eta gainera bederatzi partida jokatuz hiru egunetan, oso talde indartsuen kontra. Fitxaketa gutxi baina onak egin dute donostiarrek. Igandearen partidak hasi dira lehengo fasearen (guztiok guztien kontrakoa 30 minutuko partidetan) azkeneko partidarekin. Bayer 04 Leverkusen izan da euskaldunen arerioa eta Reyes Karreresenek bazekiten finalerdietarako sailkaturik zeudela laugarren postuarekin. Partida honen emaitza 13na izan da. Partida hori bukatu eta berehala erabakigarria izan den gurutzaketa jokatu izan dute Rulmentul Brasov (Errumania) taldearen kontra. Talde honek aurreko denboraldian Europako Errekopako finaletik kanpo utzi egin zuen Akaba. Eta berriro ere izan dira errumaniarrak garaile, 19-16 gaindituz Akaba Bera Bera, oso partida ona burutu duela. Partida hau 40 minutukoa izan da eta nahiko parekatua suertatu da. Serio ageri den Akabak kontrako saiakerak eten egiten zituen, eta atsedenaldian emaitza 11na zen. Bigarrenean, Brasovek aprobetxatu egin du minutu batzutan huts batzuk egin dituztela donostiarrek bi goleko abantaila hartzeko. Gauza ezberdinak proposatu ditu Karrerek partidan berriro sartzeko, baina errumaniarrek lortu dute diferentzia mantentzea, eta finalerako pasea. Hirugarren eta laugarren postua lortzeko partidan nekea somatu egin dute euskaldunek, azkeneko hiru egunetan 9 partida jokatzeaz aparte azken 8 egunetan 15 jokatu egin baitu. Horretaz aprobetxatu egin da Byasen norvegiarrak hirugarren postua lortzeko, 18 eta 27 emaitzarekin. Oso probetxagarria izaten ari da Akaba Bera Berako aurredenboraldia, distiratsua esan daiteke, Bascharage (Luxemburgo) txapelketan lortu zutelako aurreko astean, eta kalitate handiko beste torneo honetan laugarren postua, Txapeldunen Ligan aritzen diren taldeen kontra. Hurrengo asteazkenean Akaba Bera Berak bukatutzat emango du aurredenboraldiko partidak, Barakaldoko BM Zuazo taldearen kontra jokatuz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores