Akaba Bera Berako Rubio eta Ziarsolo Mediterraneoko Jokuetan izango dira
Akaba Bera Bera taldeko Eider Rubio eta Matxalen Ziarsolo jokalariak deitu ditu Jorge Dueñasek Mediterraneoko Jokuetarako, hurrengo Ekainaren 26tik Uztailaren 4ra Pesacaran (Italia) izango direla.
Berriro izango dira bi jokalari hauek entrenatzaile bizkaitarrak eginiko 16 jokalariko deialdian, Martxoan Pinton (Madril) izandako aurreko kontzentrazioan izan zirelako. Leku berean bilduko dira deitutako jokalariak Ekainaren 20an jokuak prestatzeko.
Akaba Bera Berakin duela gutxi berritu egin dute bere kontratua bi jokalariek. Eider Rubio donostiarra, zentrala, bi urtez jarraituko du Akaba Bera Beran; 25 alditan izan da Espainiako selekzioan, eta 36 gol lortu ditu. Bestalde, Matxalen Ziarsolo, ezker hegalekoa, urtebetez jarraituko du Reyes Karreren taldean; zazpi partidan egon da selekzioarekin, 13 gol lortuz.