Patricia Aisa atezain gazteitarrak Akaba Bera Beran jarraituko du
Akaba Bera Beran hiru atezain izango dira hurrengo urtean, Patricia Aisak luzatu egin duelako bere kontratua taldearekin denboraldi baterako.
Azken bi urteotan gertatu den bezala, Johanna Bouveretekin izango da Aisa, baina hurrengoan Ana Krizanac kroaziarra ere izango da atean, donostiarrek egin duten lehenengo fitxaketa.
Hirugarren denboraldia beteko du Akaba Bera Beran Patricia Aisa, 2007an Etxebarriko (Bizkaia) Kukullagatik etorritakoa, Gasteizko Eharialdean izan ondoren.
Kontratua berritu direnen kopurua itxi egin da Bera Beran, eta baja izango diren bakarrak Pinedo, Sanromán eta Lacrabère izango dira.
Taldean hiru atezain izanda, Reyes Karrerek garantia gehiago izango du donostiarren atea babesteko, hurrengo denboraldian hiru lehiaketari aurre egin behar izango diolako; halaber, liga, Europako Errekopa eta Erregina Kopa.