Jokelyn Tienstra eta Dagmara Kowalska, Akaba Bera Berako jokalariak bere selekzioengatik deituak izan dira ( Holanda eta Polonia ) Mundiala jokatzeko. Txapelketa hau Rusian ospatuko da, abenduak 4 tik 20 ra. Kowalskak aurrez, Tourchin Cup prestakuntza txapelketa jokatuko du Ukranian ( Kiev)- azaroak24tik 28ra. Tienstrak berriz, azaroak 22tik 24ra Txekiako beste txapelketa batean parte hartuko du.
Epaileen erabakiak Akaba Bera Berak garaipena lortzea galarazi zuten.
Akabak partida agintzen hasi zuen baina bidegabeko bi kanporatze ondoren Vicar taldea markagailuan aurreratu zen, atsedenera 16-10 emaitzarekin helduaz.
Partida honetako albiste onena Esther Larreategiren itzulia izan zen, belauneko lesiotik errekuperaturik dagoeneko.
Golegileak: Dagmara Kowalska 2,Tati Garmendia 6,Manuela Fiedel 7,Zulai Agirre 2
,Esme López 2,Verónica Valverde 3,Matxalen Ziarsolo 1,Esther Larreategi 1,Libe Altuna, Izaskun Arruzazabala, Itxaso Egaña.
Lehen minutu parekatuen ostean Akaba Beraa Berak aurrea hartu zuen markagailuan eta bi eta hiru goletako aldeari eutsi zion amaiera arte. Defentsan sendo aritu ziren Reyes Karreresen neskak eeta horrek kontraeraso bizkorrakk antolatzeko aukera eman zien. Joko estatikoan ere ongi aritu ziren baloia mugituaz jaurtiketarako aukera oneenaren bila. Zentzu horretan, Fiedelen eta Kowalskareen lana azpimarratu beharra dago, bien artean hamalau gol sartu baitzituzten.
Akaba Bera Bera: Darly, Fiedel (6, 1p.), Valverde (2), Garmendia (3, 1p.), Lopez (4), Kowalska (8), Agirre.
Tienstra, Arruzazabala (1), Egaña, Lazcoz, Altuna, Ziarsolo.
Epaileak: Guerra Amieva (Aragoi) / Moure Fernandez (Asturias)
Kanporaketa: Mitkeviciute, Bastero, Fiedel, Egaña, Kowalska.
Partzialak: 3-2 / 5-4 / 5-7 / 8-9 / 8-11 / 12-15 / 15-16 / 16-19 / 19-22 / 21-23 / 23-24.
Europako kanporaketa erraz gainditu eta gero Akaba Bera Berako neskek larunbatean ekingo diote berriro ere liga txapelketari. Lleidan izango da bertako taldearen aurka eta garaipenarekin itzultzea esspero dugu.
Eguna: urriak 22
Orddua: 18:00
Lekua:Onze de Setembre Polikiroldegia - Lleida
Epaileak: Guerra Amieva (Aragoi) / Moure Fernandez (Asturias)
Akaba Bera Berak DHW Antwerpen talde belgiarra hartuko du igandean Bidebieta kiroldegian Europako EHF Kopako bigarren kaporaketari dagokion itzuliko partidan. Norgehiagoka eguerdiko 12:00etan hasiko da. Gogora dezagun joaneko norgehiagokan gure taldea nagusitu zela (11-34) erraztasun handiarekin. Sekulako ezbeharrik gertatzen ez bada behintzat, gure neskek urtarrilean jokatuko den hurrengo kanporaketarako txartela poltsikoan dutela esan daiteke eta aukera ona izango da orain artre minutu askorik jokatzeko aukera izan ez duten jokalariak ikusteko. Bestalde, liga txapelketari ez diote ekingo urriaren 22a bitartean eta deskantsua ongi etorriko zaio taldeari arazo fisikoekin dabiltzan jokalariak errekuperatzeko.