Idatzi honen bidez Akaba Bera Beraren ligako urrengo partiduaren berri eman nahi dizuet. Ostiralean, Bidebietako kiroldegian izango da, arratsaldeko zazpiretan, SD Itxako Navarra taldearen aurka. Norgehiagoka hau egun batean aurreratzen da, Teledeporte kanalak zuzenean eskeiniko bait du. Talde naparrak, 12 punturekin (Akabak baino bi gehiago jada), laugarren postua okupatzen du lehiaketaren sailkapen nagusian. Partidu zail honetarako, bi taldeek jokalariak bajaldian dituzte.Akaban, Veronica Valverde eta Libe Altuna lesionatuak jarraitzen dute, baina zorionez, Tati Garmendiak, eta bi asteko bajaldiaren ondoren, Matxalen Ziarsolo berreskutatzen du jokorako. Itxakon, Sang Eun Lee korearra ezin izango da pistan izan, lotailuen ebakuntza orain dela gutxi jasan ondoren. Partiduaren epaile, Merino Mori eta Moyano Prieto (Castilla-León) izango ditugu. Aste bateko entrenamendu bizien ondoren, (Esme López, Patricia Pinedo eta Raphaelle Tervel selekzioarekin izan dira lanean), Tati Garmendia entrenatzaileak ostiraleko partidua gogoz prestatzen ari da, azken aldiko garaipenen erritmoa galdu ez dezagun.
Merezitako garaipen garrantzitsua lortu du Akaba Bera Berak, Mar Alicante taldearen aurka jokatutako partidu zail batean. Alakantarrak parekatuak ziren gipuzkoarrekin sailkapenean, eta ez dute erraz jarri gaurko emaitzaren lortzea; jadanik, Elda eta Vicar Goya taldeei irabaztetik zetozen, sineskorrak, baina Tati Garmendiaren jokalariak ametsa zapuztu die legez. Gipuzkoarrak 6:0eko defentsa sendoa erakutsi dute, joko luzea, serio eta arriskutsua eginez, tarteak bilatzen eta irekiz, eta alikantarren presio indartsua pairatuz, gora igoz eta Ana Petrinja (10 gol), nabarmenki, gogoz aurkako atea etengabe hautsiz. Petrinjak alboko posizioa bikain defendatu du pistalekuan, Matxalen Ziarsoloren bajaldia medio (bai eta Veronika Valverderen lesioak). Mar Alicanteari dagokionez, atezainen lan ona partidu osoan zehar nabarmenu behar dugu, nahiz markagailua kontra izan. 5:1eko defentsa jarri dute jokoan, eta Pinedo eta Garmendia kontrolatzen, bi jokalari bereizi. Indarra eta joku jarraia erakutsi dute, baina taktikako akats ugari erakutsi dituzte. Aurrera pauso handia suposatzen du garaipen berri honek Akabarentzat, talde zail eta arerio zuzen baten aurka lortutako emaitza ona dela kontutan izanik batipat.
Idatzi honen bidez Akaba Bera Beraren urrengo partiduaren berri eman nahi dizuet. Larunbatean izango da, Mar Alicante taldearen aurka, arratsaldeko 18,30etan, Pitiu Rochel kiroldegian. Ligako txapelketaren zortzigarren jardunaldia izango da, interesgarria nonbait, talde biak parekatuak bait dira sailkapenean (alakantar taldea, europear lehiaketarako txartel bat lortzera deitua da). Veronica Valverde, Esther Larreategi eta Libe Altunaren bajaldiei, Matxalen Ziarsolorena gehitzen da (belauneko lotailuko bihurdura minez).Gipuzkoarrak, ostiralean irtengo dira Alikanteruntz.
Zailtasunik gabeko garaipen zabala lortu du gaur Akaba Bera Berak Q. Perdoma kanariar taldearen aurka jolastutako ligako partiduan.Gipuzkoarrak kontrolpean izan dute topaketa hasieratik bukaera arte, baloi asko eskuratuz, azkartasunez igoz eta erasoan bikain agertuz. Tati Garmendia entrenatzaileak aldaketa asko egin ditu, jokalari gehienak pistan ahalik eta minutu gehien izan dezaten. Hasieran 6:0eko defentsa sistema jarri du jokoan, baina partidua aurrera joan den ehinean, 5:1ekoa aukeratu du, Raphaelle Tervel jokalaria aurreratuz, erasoan emaitz oso onak lortuz. Kanariar taldea berriz, 6:0eko defentsa atera du lehen atalean, baina gero jokalari batzuk aurreratu ditu Akabaren albolariak kontrolatu nahienan, nahiz eta ezin. Q Perdomaren defentsa xumea aurkituz, gipuzkoarrak hutsuneak aprobetxatu eta gogoz sartu dituzte golak,azkenean, 30-19ko aldeko emaitza lortuz.
Idatzi honen bidez gaur Suizako EHF-ren egoitzan egindako zozketaren berri eman nahi dizuet. Bertan, Akaba Bera Beraren urrengo aurkaria, europako errekoparen lehiaketan, LC BRUHL talde suizarra izango dela erabaki da. Gipuzkoarrak itxaropentsu hartu dute parekatze hau, izan ere, suizar taldea ez bait da txapelketa honen indartsuenetariko bat.Leiha honen urrengo partidua urtarrilaren 6an izango da Bidebietan, eta itzulia, kanpoan printzipioz, urtarrilaren 13an. Ligaren txapelketari dagokionez, Akaba bihar neurtuko da etxean Quintercon Perdoma taldearekin.Partiduaren epaile, Fernandez Baranda eta Gonzalez Grau arbitro euskaldunak izango ditugu.Lesioei gagozkiolarik, medikuek gaur bertan Libe Altunaren lotailuen apurketa baieztatu dute. Ebakuntza jasan beharko duen hala ez oraindik ez dute erabaki, baina, momentuz, jokatzerik ez du. Ez eta Veronika Valverdek eta Esther Larreategik, eta orain ere, Matxalen Ziarsolo, gaurko entrenamenduaren ondoren, belaunako lotailu zartadura minez bait dago.