Espainiako selekzioak Beatriz Fernandez deitu du
Espainiako selekzioak Beatriz Fernandez deitu du, uda honetan Bera Bera-ra iritsi berri dena, hurrengo astelehenean Pinton (Madril) kontzentratzeko. Irailaren 24tik 26ra Txekian ospatuko den txapelketan parte hartuko du, Europako txapelketa prestatzeko balioko duena.
Bere fitxaketa udako sonatuenetakoa izan zen, izan ere, kantabriar jokalaria estatuko onenetarikoa da. Alakant utzi eta Bera Bera-rengatik fitxatu baino lehen, espainiako eskubaloi selekzioarekin 80 aldiz baino gehiagotan aritutakoa da, besteak beste.
Oraingoan, Europeoa prestatzeko balioko duen txapelketa bat jokatzeko izan da deitua. Kontinenteko talderik onenak Danimarkan eta Norbegian egongo dira hurrengo abenduan, eta horregatik, liga urteko azken hilabetean gelditu egingo da.
Espero dugu Beatriz Fernandez bertan egotea, izan ere, horrek are eta interesgarriagoa egingo bailuke Europako txapelketa hau. Gainera, bere dohainetako bat golak sartzea da, eta horren lekuko dira orainarte estatuko selekzioarekin sartu dituen 209-ak. Lehenago bere kalitateaz Bera Beran gozatzeko aukera izango dugun arren, harro sentitzen gara gure jokalariei euren kirol ibilbidean aurrera egiten jarraitzeko aukera emateagatik.