Tati Garmendia
Bidebieta auzoan bertan jaioa, ez da auzoko kluban bertan bakarrik
izan, baizik eta auzoan bertan bizi eta hezi egin du. Bere inguruneari
oso lotua, kirolean hasi zen Bidebieta eskolan. Hamar urte besterik
ez zituenean, izen bereko klubean sartu zen, eta ez du utzi 36
urte bete arte. Denboraldi bakar batean izan zen kanpoan, Osito
L´Elianan (Valencia), 98/99an.
Gazte mailan zegoenean, 90 urtean, ohorezko mailan egin zuen
debuta, eta hori izan zen ere kluberako lehenengo urtea goi mailan.
Bi hamarkada hauetan ihardetsi dituen lorpenak ugari izan dira, 104
aldiz internazionala, 15 urte baino gehiago Europako lehiaketetan,
hirutan irabazi egin du Erregina Kopa, Superkopa bat, eta 2008an
Macedonian lortu egin zuen zilarrezko domina Europa Txapelketan,
Espainiako selekzioa ordezkatuz.
Baina guzti hauek datuak besterik ez dira, eta ez zen legezkoa izango
horretan geratzea.
Tati duintasuna da, kalitatea, lehiaketa hutsa. Baina baita klubarekin
identifikazioa ere, kolore batzuetara leialtasuna, eta hori ez da
txantxetakoa gaurregungo goi mailako kirolean. Klubarekiko
leialtasuna behin eta berriz argi utzi egin du, eta horren azalpena
garbia izan zen taldearen entrenatzaile-jokalaria izan zenean, eta
gainera klubeko lehenengo titulua lortuz, 2006ko Erregina Kopa,
hain zuzen ere.
Urteotan zaletuek izugarri disfrutatu egin dute bere jokaeraz,
bere duintasunaz, eta azkenean jokalari izateari utzi egin dio, baina
amaiera bat izanda ere ez da agur bat izango.