Esme López
Pasaian hasi zen jolasten, 9 urte besterik ez zituenean, eta
Bidebietara 11 urterekin iritsi zen. Orain, 25 urte eskubaloian pasa
ondoren, eta 34 urte bete dituenean, bere kirolari lana einhobea
amaitutzat emanda. Beti izan da Bidebieta auzoko taldean. Kirolari
profesional hederá, leiala eta klubaren oso lotua, bere kamisetakin,
eta klubak ordezkatzen duenarekin.
Oso jokalari trebea, kalitate izugarrikoa, taktitkoki oso azkarra, eta
lehiatzeko beti prest, horregatik errepikatuko ez den jokalari bat
da.
Momentu ederrak izan ditu bere kirol bizitzan, Erregina kopak,
Superkopa, Europako finalerdiak lortuz, baina lesioak ere izan ditu,
eta larriak, baina bere indarra, eta iraunkortasunari ezker sinesgaitza
izan den moduan gainditu egin ditu zauri guztiak.
Taldearen alde ahalegin guztiak egin ditu, eta beti lanerako prest.
Talde honetarako den dena eman du, askotan bere osasuna
arriskuan jarriz ere, adibidez 14 aste pasa zituenean haurdun, eta
ezinezkoa zen kantxatik atera.
Bitxikeri guzti hauetaz aparte, bere kalitatea
ezaguna bihurtu zen, eta Gazte mailatik
aurrera internazionala izan da, 110 aldiz izan
da Espainako selekzioan. Horien artean,
destakatzeko modukoa izan da Atenas 2004 Joko
Olinpikoetan izan zela, kirolari batentzako
esperientzi ahaztezina dela.
Orain Esmek taldea utziko du, baina
seguru eskubaloian eta bere bizitzako
kluban jarraituko duela.