Akaba Bera Berak eta Mar Alicantek ligarako burrukari eutsi nahi diote
Nahiz eta ligako laugarren jardunaldia besterik ez izan, Pitiu Rochelen bihar izango den partida, arratsadeko 7etatik aurrera, Mar Alicante eta Akaba Bera Bera taldeentzako benetan garrantzi handikoa izango da, ez dutelako nahi izango ligako lidergoan diren Itxako eta Elda taldeetatik urruti geratzea.
Donostiarrek, pasa den astelehenean ligako txapeldunaren kontra galdu egin zuten, eta sensazio onak berreskuratu nahi ditu, hurrengo jardunaldietan bi partida jarraiturik izango dutelako Alacanten, Mar Alicante eta Elche Mustang izango dutelako aurrez aurre, EHF Kopan izango diren bi taldeak.
Reyes Karreren taldeak izango duen zailtasun nagusiena Raph Tervelen lesioa izango da., pasa den astelehenean jadanik ezin izan zuela jokatu, bere selekzioarekin World Cupen izandako bizkietako giharran lesioagatik.
Selekzio frantziarraren kapitainak behartuko du Reyes Karrere irtenbideak bilatzera, eta horien artean ziruaski Olasagasti defentsan, eta Herrero erasoan gazteek aukera izango dute minutuak izateko.
Alcanteko taldeak benetan arerio zaila da, baina iaz bitan irabazi egin zion Akaba Bera Berak, eta bitan gol bakar batengatik. Gainera, bi partidak berdintsuak izan ziren, garaipena lortzeko donostiarrek zazpi goleko diferentzia gainditu behar izan zutelako.
Goi taldeen artean gehien fitxatu duena izan da Esteban Roigen taldea. Tadean Bea Fernández eta Isabel Ortuño jaurtitzaileek jarraitzen dute, eta beraiekin hegaleko internazionala Carmen Martín. Eta aurten iritsi dira Nuria Benzal zentral internazionala, Cristina Maestro atezaina, defentsan gogorrak diren Dara Carvalho eta Vero Verdú, eta Bea Morales hegaleko trebea.
Dena den, eta taldea izarrez beteta izan arren, Mar Alicantek ez du hasiera ona izan ligan, nahiz eta Vicar Goyaren kontra garaipen erraza izan, gero bi porrot jarraiturik izan ditu Itxako eta Elcheren kontra. Horregatik, Akaba Bera Berak garaipena lortzekotan, ligako titulutik urruti geratuko zen talde alacantarra, liga hasi besterik egin ez duenean.
Partida hau Jesús eta Jorge Escudero Santiuste epaile kantabriarrek zuzenduko dute.