Denboraldi bikaina burutu ondoren, goi mailako jokalariak merezitako oporrez gozatzen aurkitzen dira. Entrenamenduak abuztuak 8an hasiko dira berriz ere.
Lesionatuei dagokionez, azpimarratu behar da Esme Lopez Akilesen tendoi lesio larriaz kasik errekuperaturik dagoela eta Matxalen Ziarsolo eta Nagore Zipitriak ere, belauneko lotailu-haustura lesioen alta hartu dutela, beraz, aurredenboraldia gainerako kideekin hasiko dute.
Halaber, Esther Larreategi Capbretoneko CERSean aurkitzen da, goi mailako kirolari osaste zentruan. Zentro honetan rrekuperazio denbora 4 astekoa izango da, uztailak 21 arte.
Superligako bosgarren postuan amaitu du gure taldeak denboraldia Levante aldeko hiru taldeen –Sagunto, Elda eta Ribarroja– eta Itxakoren atzetik. 24 partida jokatu ostean, 16 irabazi eta 8 galdu ditu. 696 gol sartu eta 590 jaso ditu eta 05-06 denboraldian Europako EHF txapelketan izango da. Zailtasunak zailtasun denboraldiko helburu nagusia bete du taldeak. ABF kopan finaletik at geratu zen taldea gol bakar bategatik, Erregina Kopatik Itxakok kanporatu zuen penaltietan eta EHF txapelketan taldeak neurria eman zuen talde alemaniarrak kanporatu zuen arte. Kirol arloari dagokionez, beraz, gustura egoteko denboraldia bete dute Reyes Karreresen neskek.
Gauza negatiboen artean, zalantzarik gabe, denboraldian zehar izandako lesio ugariak eta larriak azpimarratu behar dira eta ongi zeuden jokalariek gain-esfortzu bat egin behar izan dute hori konpentsatzeko.
Etorkizunean baikorrak izateko eta ilusioa mantentzeko arrazoiak badira. Taldean diren eskarmentu handiko jokalariak mantenduaz eta jokalari gazteek espero daitekeen moduan erantzuten badute taldeak itxura polita du eta puntako postuetan jarraitzeko oinarriak jarriak daudela esan daiteke. Hala ere, hobetzeko eta aurrerapausoak ematen jarraitzeko modu bakarra anbizioa eta sakrifizioa dira eta horrek izan behar du bidea egunen batean Levante aldeko taldeei aurrea hartzeko. Esan bezala, oinarriak jarriak daude baina proiektua eraikitzen jarraitu beharra dago.
Eguna: Maiatzak 28 Mayo
Ordua: 19:00
Lekua: Polideportivo Municipal de Estella
Akaba Bera Berak Itxako izango du arerio ligako azken partidan eta laugarren
postua izango dute jokoan. Dagoeneko bi taldeek denboraldiko helburua lortu
badute ere, ziur ez dela emozioa faltako eta bi taldeek norgehiagoka
ikusgarria eskeiniko dutela.
Eguna: 05-05-21
Lekua: Bidebieta kiroldegia
Epaileak: Bañuelos Velasco / Karrera Zaldua (Euskadi)
Akaba Bera Berak ez luke arazorik izan behar garaipena eskuratzeko
Akaba Bera Berak sailkapeneko azken postuan den Foto Prix Castelldefels
taldea hartuko du Bidebietan liga txapelketako azken aurreko jardunaldian.
Lehen lana bi puntuak eskuratzea izango bada ere, Reyes Karreresen neskek
Itxakok Astroc Sagunto liderraren pistan egiten duena arretaz jarraituko
dute. Gogora dezagun une honetan nafarrak laugarren postuan direla
donostiarrak baino bi puntu gehiagorekin eta datorren astean elkarren aurka
neurtuko dituztela indarrak ligako azken jardunaldian.