Bera Bera

Select your language

Umeen danborradaren faltan, Bera Bera Eskubaloiko ohorezko mailako taldeak San Sebastian doinua joku du gaur autobusean, izan ere, Murtziara iristeko 840 kilometroko luze zeharkatu beharko dituzte, hain zuzen. Bihar larunbatean ligako lehenengo itzulia amaituko da eta, ondorioz, apirilean Kopan izango diren zortzi taldeak ezagutaraziko dira.

Borroka horretan daude Ucam Murtzia eta Bera Bera Eskubaloia taldeak, kontrako arrazoiak medio. Zazpigarrenak izan arren, murtziarrek puntuak behar dituzte Cleba León eta Elda Prestigio taldeak atzean uzteko. Donostiarrek, berriz, bigarren postuari eutsi nahi diote denboraldi honetako taldeko erronka delako eta Kopako zozketara begira zerrendaburu izango litzateke aurreneko aldiz.

Partida aurretik, Eider Rubio donostiarrak gogoratu du “iazko porrota esperientzia txarra izan zen”. Ucam Murtzia taldeak emaitza onak atera ditu etxetik kanpo –Castro Urdialesen eta Mar Alicanteri, irabazi; Eldaren aurka berdindu-; etxean berriz, Cleba Leon, Elx, Kukullaga eta Gijon gainditu ditu eta Mar Sagunto (22-24) eta Ro’casaren aurrean galdu. Gol gutxi sartzen dituzte murtziarrek –atea zulatzen Ligako 9. taldea-, era berean, Itxako eta Bera Berarekin batea gol gutxien jasotzen duena da –partidako 22,25 gol-.

Eider Rubiok ohartarazi du “Ucam Murtzia dagoeneko ez da sorpresa, ondo jokatzen ari dira eta aurten hobetu du taldea”. Horregatik, “orain arte egin dugun jokua berreskuratu behar dugu partida irabazteko eta bigarrenak gelditzeko”.

Bera Berako zentrala, egun taldeko golegile nagusiena, pozik dago taldekideekin. “Iaz jokalari berriak etorri ziren eta nabaritu egin zen, aurten antzematen da elkar ezagutzen dugula eta, nik uste dut, nortasun propioa osatu dugula“ adierazi du Eider Rubiok.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores