Kukullaga gainditzeko (16-33), hasieran erasoa ondoren defentsa
Erasoan hamar minutuko inspirazioa balio izan zion Bera Berari zortzi goleko abantaila hartzeko eta atsedenaldira iristeko (13-33).
Reyes Carrerek jokalari asko erabil zituen atzo. Yamiley atean aritu zen minutu asko eta lehenengo zatian oso geldiketa onak egin zituen. Erdian, Rubio, Campa eta bost gol sartu zituen Menendez. Hegaletan, Ziarsolok hiru kontraeraso gauztu zituen eta Altunak partida osoa jokatu zuen Bertaren baja zela eta.
Lehenengo zatian Reyes Carrerek Eli Pinedo eta Darly Zoqbi aulkian utzi zituen eta amaieran Nagore Arizagari eman zion gidaritza.
Bigarren zatian, Mena eta Pinedo sartu ziren. Kukullagak sei minutu behar izan zituen gola sartzeko eta Bera Berak aldea zabaldu zuen Cuña eta Pinedoren goleio esker, Kukullaga bikoiztuz markagailuan.
Hamar minutuen faltan, Uxue Ezkurdia jubenilak egin zuen debuta. Gaztea saiatu egin zen, barneraketa baten penaltia egin zioten eta beste batean Carvalhori eman zion asistentzia.
Argazkian Uxue Ezkurdia.
Fitxa:
Kukullaga 16 (11+5): Aisa, Silvia (2), Mariya (3, 2p), Bayon (3), Mujika (3), Castañeda (1) y Azkona (1) –titularra- Etxabe (2), Maialen, Alba eta June (1)
Bera Bera 33 (18+15): Yamiley, Altuna (4), Menéndez (5), Rubio (2,1p) , Carvalho (1), Campa (2) y Ziarsolo (5)–titularra- Cuña (5), Bea Fernández (6,3p), Arizaga, Pinedo (3) Zoqbi (p.s.) y Ezkurdia.
Amaia Barrena eta Mónica García (Euskadi) Kanporaketak: Carvalho (2), Menéndez, Mena, Bea Fernández, Cuña eta Rubio Bera Beratik eta Kukullagatik, Mujika, Azkona, Etxabe, Mariya eta Alba.
Partzialak: 2-3, 3-7, 4-12, 6-14, 8-16, 11-18 –atsedenaldian- 11-20, 13-23, 13-26, 14-28, 15-30 eta 16-33.