Murtzian titularra izan zen, defentsan jokatu zuen eta eskuin lateralean erasoan, Bera Bera eta Ucam Murtziaren arteko partidako aurreneko gola sartu zuen egindako barneraketa medio. Alba Menéndezek hernia diskala lesioa ahaztuta dauka eta Reyes Carrere entrenatzaileen deialdietan sartzen ari da urritik aurrera.
Zarauztarrak dio “egunez egun fisikoki eta psikologikoki hobeto nago denbora asko geldirik egon bainintzen eta pixkanaka pixkanaka aurrera noa”. Horrela, “partidatan minutuak ditut” sendatuta dagoen seinale.
Bera Berak Bizkaiako Kukullagaren aurka jokatuko du bihar (Etxebarrin, 20etan), ohorezko mailari eutsi nahi dion taldea. “Aurten partida askotan aritu gara elkarren aurka” dio Alba Menédezek, Euskadiko Kopa, lagunarteko batzu eta ligako lehenengo jardunaldian Bera Berak 39-19 nagusitu zen. “Guztiak irabazi ditugu baina arerioari errespetua zor diogu, ez dugu konfidantzarik nahi eta bi puntuak behar ditugu hirugarrena hiru puntutara mantentzeko”.
Lehenengo itzuliaren balorazioa “oso positiboa” izan da Alba Menéndezen ustez. “Leonen berdindu eta Elxen galdu arren, egoera hori gainditu genuen eta iaz porrot egin genuen Sagunton, Kanarietan eta Murtzian irabaztea lortu dugu”.
“Orain bolada hau berretsi nahi dugu Kukullagaren aurrean bihar eta asteartean, Bidebietan, Itxakoren aurka, oso taldeo ona da baina ez gaindiezina” azpimarratu du Bera Beraren lateralak. “Lanean jarraitu behar dugu bigarren postuan jarraitzeko amaitu du Albak, igande eguardian, Murtziatik etorri ostean –Nagore Arizaga bezala- bi ordu lo egin ondoren Egia Bera Berarekin jokatu zuena.