Kadete eta jubenilen txapeldunen fase finala hartuko du Bidebietak
Ostiralean hasi igande bitartean, Bidebieta udal kiroldegiak kadete eta jubenil mailetan sortaturiko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txapeldunen arteko lehiak hartuko ditu, Euskadiko txapelketaren bigarren fasearen baitan.
Horrela, Donostian izango dira kadete mailan: Consulting Social Alavés, Bizkaiako Kukullaga eta etxeko Bera Bera Egia kadete 2 taldeak. Jubenil mailan, berriz, Gasteizko Eharialdea, Autobuses Juantxo Kukullaga eta Bera Bera Egia jubenil izango dira. Maila bakoitzean bi taldek Euskal ligako beste sei taldeekin liga bat jokatzeko txartela eskuratuko dute Espainiako txapelketan parte harteko aukera emango duena.
Euskal ligara igotzeko fase finala apirilaren azkeneko asteburuan burutuko da Eharialdea, kukullaga eta Bera Bera Egia taldeean artean.
Asteburuko ordutegiak, honakoak dira:
Ostirala, Urtarrilak 27:
17,15etan: Bera Bera Egia kadete 2 – Kukullaga
19etan: Bera Bera Egia jubenil – Autobuses Juantxo Kukullaga
Larunbata, Urtarrilak 28:
18etan: Kukullaga – Consulting Social Alavés
20etan: Autobuses Juantxo Kukullaga – Eharialdea
Igandea, Urtarillak 29:
10etan: Consulting Social Alavés - Bera Bera Egia kadete 2
12etan: Eharialdea - Bera Bera Egia jubenil
Gipuzkoako aurre-selekzioa
Gipzukoako selekzioak deitu ditu kadete mailako Maitane Etxeberria, Nahikari Payo, Maialen Eguren, Maddi Fachado, Mora Said eta Leire Oiarbide Bera Bera Egiako jokalariak igandean Usurbilen, goizeko 10,30etan, entrenaldia burutzeko. Bigarren urteko kadeteak Maitane Etxeberria, Nahikari Payo eta Maialen Eguren, aldiz, Bidebietan partida dute eta ezin izango dute selekzioarekin aritu.
Bestetik, infantil mailako Nahaia Arana jokalaria igandean, 10,30etan Ordiziako Majori Kiroldegira joango da Gipuzkoako selekzioarekin entrenaldia eta partida jokatzera.