Altean ospatzen ari den Kopako final laurdenak aise gainditu ditu Bera Bera Eskubaloiak gaur Elche Mustang 30-22 menperatuz (atsedenaldian, 13-8) eta datorren larunbatean, arratsaldeko 4etan, Palau D’Esportsen BM Alcobendas taldea aurrean izango du finalerdietan.
Bera Berak defentsan egin duen lana erabakiorra izan da. Eli Pinedo Lara Gonzalezen itzala izan da eta ilundu du alacanteko eraso jokoa. Hala eta guztiz ere Larak taldeko golen erdiak sartzea lortu ditu. Horrez gain, Darly Zoqbiren atea zulatzeko zazpi metrotara joan behar izan du Elchek. Zoqbik %37ko porzentaiarekin amaitu du partida.
Defentsari esker, Bera Berak lehenengo tartea zabaldu du 5-1 (8. min). Erasoan, Anna Punko, Carvalho, Altuna eta Pinedo bikain aritu dira. Lehenengo zati erdian donostiarrak baloiak galtzen hasi dira eta Elche gerturatu da 9-7. Halere, Pinedok, Fernándezek eta Punkok abantaila berreskuratu dute.
Bigarren zatia hasiera Bera Berak 5-0 partziala sartu dio Elcheri. Zoqbi bikain atean eta erasoan Pinedok eta Bertak asmatu egin dute. 18-8 markagailuan, partida ia erabakita. Bera Berak kudeatu du abantaila eta Reyes Carrere entrenatzaileak eserlekua mugitu du Menendez, Campa, Arizaga eta Yamiley atean kokatuz.
Ondorioz, nagusitasunez lortu du garaipena Bera Berak. Larunbatean BM Alcobendas, Ucam Murcia gainditu baitu. Reyesek “talde freskoa” dela dio eta partidako jokalaririk onena izendatu duten Pinedok madrildarrek ”taldeko jokua” azpimarratu du.
Fitxa:
Bera Bera 30 (13+17): Zoqbi, Altuna (5), Punko (4), Carvalho (4), Rubio (3, 1p), Bea Fernández (3, 2 p) eta Pinedo (4) –titularra- Cuña (3, 1p), Ziarsolo (1p), Menéndez, Berta (1), Campa (2), Arizaga eta Yamiley (o.a.)
Elche-Mustang 22 (8+14): Camara, Gómez, Ana Isabel Martínez (5), África Sempere (2), Laren (2), Lara González (11) eta Esther Martínez (1) –titularra- Guilabert (o.a.), Cristina Cabeza, Segarra, Fuentes, Flores, Andreu (1) eta María Sempere (o.a.).
Epaileak: (Fernando Fernández eta Alberto García, Andaluzia)
Kanporaketak: Elche: Esther Martínez eta Bera Bera: Punko, Pinedo, Ziarsolo eta Cuña.
Partzialak: 2-1, 6-3, 9-5, 9-5, 11-7, 13-8 –atsedenaldian- 18-8, 20-11, 22-12, 24-17, 27-19 eta 30-22