Bera Bera Eskubaloi taldeko Europako deialdi batean sekulan egon gabe dira. Antonella Mena, Dara Carvalho, Yamiley Rodríguez, Anita Campa, Melinda Berta, Verónica Cuña eta Bea Fernández dira. Beraientzako, DHW Antwerpen aurkako kanporaketa honek izaera berezia du.
Alde batetik, “motibaturik” egingo dute debuta lehiaketa berri batean eta, bestetik, Europa Cupeko edizio honetan ahalik eta urrutiena iristen saiatuko dira.
Halere, Dara Carvalho, Bea Fernández, Melinda Berta eta Anita Campa badakite zer den Europan aritzea beste klubekin eta pibote brasildarrak nahiz kantabriarrak selekzioekin eskeramentu handia dute nazioartean.
Aldiz, Verónica Cuña galiziarrarentzat partida berezia izango da, 30 urterekin debuta egingo baitu Europako txapelketan. 23 urteko Yamiley Rodríguez eta Antonella Mena gazteak ere EHF Cupean debuta egingo dute bihar. Pibote argentinarrak partida asko jokatu ditu selekzioarekin.
Azken entrenaldia
Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalariak atzo errekuperazio ariketak egin zituzten Gascan (asteazkenean BM Castroren aurkako partida jokatu zuen) eta gaur normaltasun osoz entrenatu dira, nobedaderik gabe, hau da, Reyes Carrere entrenatzaileak guztiak ditu prest kanporaketa gainditzeko. Bihar Gascan, arratsaldeko 5,30etan, igandean Egian, eguardiko 12etan.
Bestalde, DHW Antwerpen talde belgiarrak Gipuzkoara eguardian iritsi ondoren, arratsaldeko 4etatik aurrera Gascan entrenaldia burutuko du.