Bera Berak 10 minutuetan gainditu zuen DHW Antwerpen (44-14)
Bera Bera Eskubaloiak bere burua faboritotzat jotzen zuen baina ez zuen pentsatzen DNW Antwerpen talde belgiarren aurkako kanporaketa hamar minutuetan erabakita izatea, partidari oso hasiera bikaina emanez (0-11), izan ere, donostiarrek 13. minutuan jaso zuten lehenengo gola.
Reyes Carrere entrenatzaileak talde titularra jarri zuen pistan eta 5-1 defentsak lehenego harresia suposatu zuen belgiarrentzat. Bigarrena Darly Zoqbi atezaina izan zen. Horrela, lehenengo zatian Carvalho, Pinedo eta Ziarsolok kontraerasoak gauzatu zituzten bata bestearen atzetik, 5-22 markagailuan atsedenaldira iritsiz.
Lehenengo zatian Reyes Carrerek aulkia mugitu zuen, denboraldian minutu gehien daramaten jokalariak zainduz: Eider Rubio, Pinedo, Punko, Carvalho eta Bea Fernández, alegia, 44 goletatik talde titularrak 18 egin zituen.
Bigarren zatia minutuak nahiz lehiatzeko erritmoa hartzeko ezin hobea izan zenYamiley Rodriguez atezainarentzat eta Anita Campa, Alba Menéndez eta Nagore Arizagarentzat, hiruren artean 14 gol sartu zituztelarik.
Talde belgiarra, bestalde, apala, gazteegia eta Europako lehiaketan aritzeko eskasegia.
ETB Satek eskaini zuen partida hasieran Bernd eta Reinar Methe epai bizki alemaniarren aldeko minutuko isilunea gorde zen Gasca kiroldegian.
Bihar eguardiko 12etan, Egiako kiroldegian, kanporaketa honek bigarren partida biziko du. Hartutako abantaila izan arren, Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalariak konzentraturik irten beharko dira lesioak ekiditzeko.
Bera Bera (22+22): 44
Darly, Altuna (1), Punko (2), Rubio (2), Bea Fernández (2), Dara Carvalho (6) y Eli Pinedo (5) –titular- Yamiley (a.s.), Berta (4), Ziarsolo (4), Cuña (3), Mena (1), Campa (5), Menéndez (4), eta Arizaga (5).
DHW Antwerpen (3+11): 14
Tchouanwou eta Rosseau, Borgers (3), Segers (1), De Weerdt, De Vooght (2), Ruginyte (5), Szilagyi (2), Fripon (1), Hourau, Pauwels, Haazan, Jassens, Van den Abeele eta Kowalczyk
Epaileak: Crnojevic y Kostecki (Croacia).
Kanporaketak: DNW Antwerpen: Pauwels y De Vooght; Bera Bera, Arizaga y Campa (2).
Partzialak(DHW Antwerpen da etxean jokatzen duena): 0-4, 0-11, 1-12, 2-16, 2-19 y 3-22 (atsedenaldia) 4-26, 6-31, 8-33, 10-35, 10-39 y 14-44 (finala).