Bera Bera líder iritsi da Kopara
Iaz Altean zerrenda buru izan bazen ere, aurten Bera Bera Eskubaloiak aurreneko aldiz Ligako líder moduan aurkeztuko da Kopan. Hogeigarren aldiz izango da Bera Bera kopan, 1992tik ez du huts egin eta birritan eskuratu du txapela (2007 eta 2009an). Horregatik, donostiarrak trebeak dira faboritoak gainditzen eta finaletara iristen aukera gutxi izan arren.
Hori dela eta, aurten rola ezberdina bete behar dutela onartu du gaur Bidebietatik Porriño bidean atera den taldeak. Bera Berak Porriñon bertan igaroko du txapelketa guztia, bertakoak, Zuazo Barakaldo eta Elche-Mustang taldeak bezala. Mecalia Atlético Guardés, Alcobendas, Kukullaga eta Rocasa, berriz, final-laurdenak A Guardan jokatuko dituzte.
Horrela, Bera Bera Zuazoren aurka arituko da bihar 18,30etan. Ordu berean, A Guardan, Mecalia Atlético Guardések Helvetia Alcobenas hartuko du eta 20,30etatik aurrera Elche Mustang vs Bm Porriño eta Kukullaga Etxebarri vs Rocasa. Bera Berak Zuazo gaindituz gero larunbatean Porriño vs Elche Mustang partidaren irabazlea izango du aurrean.
Gaurko eguna Autobuses Davidekin igaro du Bera Berak. Bihar 10etatik 11ak bitartean entrenaldia burutuko du arratsaldeko partida ondo prestatzeko.
Aurreneko 19 edizioetan Bera Berak 13 aldiz iritsi da final erdietara eta zazpi final jokatu ditu. Matxalen Ziarsolo da egungo plantillatik azkeneko bost finaletean egon den jokalari bakarra. Horrez gain, Darly Zoqbi eta Libe Altuna Leonen izan ziren 2006an, zarauztarra Eider Rubiorekin batera Lizarran izan ziren 2008an eta hurrengo urtean Monovarren garaipena bizi zuten. Laurak eta Eli Pinedo, Alba Menéndez, Nagore Arizaga, Yamiley Rodriguez eta Vero Cuña finalera iritsi ziren iaz Altean baina Itxakoren aurka aukerarik ez zuten izan.