Bera Bera

Select your language

Zazpi egun borobilak. Pasa den igandean Gaskan bizi zena harrigarria izan bazen ere, garrantzi handiko garaipenak lortu ditu aste honetan Bera Berak Lizarran eta gaur ilunabarrean Etxebarrin. Bera Bera Eskubaloiak beste urrats bat eman du Liga eskuratzeko markagailuak adierazten duena baino partida trakets batean. Bera Bera, horrela, datorren astean Galizan ospatuko den Kopara lidergoan iritsiko da. Donostiarrek ez zuten erasoan Kukullagari aukerak eman. Hasierako 0-2 irudikeria sortatu zen, Bera Bera erasoan baloiak galtzen hasi zelako eta jaurtiketa garbiak Leire Garcia atezainak urruntzen zituen. Horrela, Kukullaga 5-2 aurretik jarri da, Bera Beraren erasoan itzalita. Kasu hauetan, defensa eta kontraerasoa eta emaitza eman du, batez ere, Matxalen Ziarsoloren inspirazioa lagun. Donostiarrak pixkanaka pixkanaka gerturatu dira: 5-4, 7-6 eta atsedenaldian abantail txiki bat lortu dute (10-12). Bigarren zatiaren hasieran Kukullagak partida berdindu arren, Castro eta Ederra jokalarien golei esker Bera Berak tartea berreskuratu du. Hortik aurrera, Bera Berak bide zuzena jarri du eta kontraerasoen uholdea etorri dira bi aldetatik, batez ere, Matxalen Ziarsolok eta Adriana Castrok gauzatu dituztenak, izan ere, biek batera 18 gol sartu dituzte. Partida joan ahala, donostiarren abantaila handitzen zihoan (13-21) baina hiru kanporaketa ia jarraian jasan izan du Bera Berak. Kukullaga orduan 21-25 hurbildu da baina azkeneko bi minutuetan abantail handiena eman dio Bera Berari. Fitxa: Kukullaga 21, Bera Bera 29 Kukullaga 21: (10+11): García, Mariya (3), Bayón (2), Echabe, Elizegi (5), Nogales (5), Azaola (2), Azkona (4), Rodríguez, Fernández, Sanchez, Castaños eta Vales. Bera Bera 29 (12+17): Yamiley, Altuna, Elorza, Menéndez (1), Rubio (2), Núñez y Ziarsolo (10, 1p)–titularra- Castro (8), Dunay (1), Pinedo (4), Ederra (3) eta Zoqbi (o.a.). Epaileak: Rodríguez eta Portela (Galiza): Kanporaketak: Menéndez, Elorza, Ziarsolo, Pinedo eta Dunay Bera Beratik eta Mariya (2), Nogales (2) eta Azkona Kukullagatik Partzialak: 0-2, 5-2, 5-4, 7-6, 9-10, 10-12 –atsedenaldia- 12-14, 14-17, 15-20, 16-23, 20-25 eta 21-29

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores