Bera Bera

Select your language

Espainiako hautatzaile Jorge Dueñasek Errumanian martxoaren 21etatik 24ra bitartean antolatu den Carpati Trophya jokatzeko zerrenda eman du gaur eguardian. Aukeratu dituen jokalarien artean dira Patri Elorza eta Silvia Ederra, piboteak Espainiako selekzioarekin debuta egingo duelarik. Hautatzaileak Eli Pinedori atsedena eman dio eta aurpegi berriak sartu ditu deialdian. Espainiak martxoaren 22an Alemaniaren aurka jokatuko du, hurrengo egunean Errumania B izango da aurkaria eta igandean Errumania A. Taldea astelehenean iritisko da Madrilera. Patri Elorza eta Silvia Ederrak martxoa mamitsua izango dute. Izan ere martxoaren 2tik 17ra bitartean Ligako hiru partida: Guardés (2an), Mar Alicante (6an) eta Elche (13an) eta Alemaniako Thüringer taldearen aurkako kanporaketa(9 eta 17an), eta Carpati Trophy jokatu ostean Aste Santu aurretik, Bera Berarekin Valentzian arituko dira martxoaren 27an.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores