Hirugarren Kopa Bera Berarentzat
Porriñon burutu den Kopako XXXIV. edizioa bereganatu du Bera Bera Eskubaloiak finalari Rocasari 25-24 irabazi ostean. Garaipen honekin donostiarrek hirugarren txapela eskuratu dute, aurrenekoak 2007 eta 2009an lortu zirela.
Horretarako aste osoan zehar sufritzen jakin izan du, ostegunean final-laurdenak hasi zirenean finaleko azken segudurarte.
Final-laurdenetan eta final- erdietan ez bezala, Bera Berak ez zion Rocasari erakutsi nahi partida irabazteko aukerarik zituenik. Alba Menéndezek lehenengo gola sartu zuen, defentsan 5-1 Eli Pinedo aurrean jarrita sendo, baina Pinedo eta Arizagaren jartikuetak Sánchez atezainak urruntzen dituen.
Kopa osan zehar defentsak erantzun du, halere Albaladejo asmatzen hasi da taldea aurretik jarriz (10. Min , 2-5). Bera Berak lasai hartu zuen ta pixkanaka asmatzen hasi zen eraso posizionalean, Arizagak zuzentzen eta Ziarsolok penaltiak gauzaten berdinketa iritsi zen (20. Min 8-8).
Albaladejo eusten lortu ondoren, Rocasa Haridian pibotearekin saiatu da. Castro alboko lerroetatik taldea aurretik jarri du (22. Min 10-9), Zoqbik bi geldiketa izugarriak egin ditu eta erasoan Ederrak asmatu du hiru golekin. Atsedenaldian 14-10, Bera Bera markagailua alde zeraman aurreneko aldiz Kopan.
Baina Kopa kopa da eta Rocasak ez zuen amore eman. Penaltien bitartez gerturatzen hasi ziren eta Bera Berak ez zuen eraso jokan asmatzen. Kanariarrak aurretik jarri dira eta orduan, berriro ere, talde honen grina agertu da, Matxalen Ziarsolo eta Darly Zoqbi buru.
Brasildarrak, finaleko MVP, bi penalti eta horma izan da Rocasarentzat. Halere, Bera Berak lan neketza egin behar izan du eta Ziarsolok penaltiekin asmatu. Zorionak!