
super amara Bera Berak denboraldi honetan jokatu duen ligako partidarik osoena izan da du, zikloi bat bezala igaro baita Caja Rural Aula Valladoliden aurka. Talde hori, oraingoan ere, oso bestelako erronka batean aurkituko da, play-offeko final-laurdenetan, alegia, Atticgo Elxek eta Costa del Sol Malagak ez baitute huts egin Guardesen eta Porriñoren aurka.

Euskal Ligan, Bera Berak Eibar hartuko du Bidebietan 16,10etan, azken aurreko jardunaldian. Aurretik, Herreria Bidebieta Bera Bera kadete mutilek Bidasoa izango dute bisitari leku berean 12,30etan eta ondoren, Lacturale Bera Bera kadete neskak Errotabarri liderra, 18,10etan.

Erreginaren Koparen testuinguruan, Bera Bera Eskubaloiak ‘Irudi eta Eredu' izeneko ekimena jarri du martxan. Bost jokalariren bost esperientzia dira, lidergoa, protagonismoa, osasun mentala, kirola eta prestakuntza uztartzea eta tokiko balioa bezalako gaiak jorratuz.

Imanol Alvarezek agerraldia egin du gaur goizean Bidebietan, Guerreras Iberdrola Ligako fase erregularreko azken partidaren balorazioa egiteko. Bertan, super amara Bera Berak Caja Rural Aula Valladolid (Gasca 19 h.) izango du aurkari “irabazteko asmoarekin karanbola ematen bada”.

Kopa eta Iberiar Superkopa txapeldun gisa jaso zuen atzo super amara Bera Berak ‘Donostiako Kirolari bikaina’ saria Udaletxeko Pleno aretoan egindako harreran.
Alba Menéndez, Anne Erauskin, Carmen Arroyo eta Marie Louis jokalariek jaso zuten garaikurra, ondorioiz taldeak 2024ko kirol txartela dohainik izango du. El resto de sus compañeras se estaban ejercitando en Orio.