super amara Bera Berak Lobas Global Atac Oviedo hartuko du bihar, larunbata, Gascan, 18etatik aurrera, Guerreras Iberdrola Ligako hamargarren jardunaldikari dagokion partidan. Alvarezek ziurtatu du Rocasaren aurka baino “jarrera ezberdina izango du taldeak”.
Euskal Ligan senior neskak izango dute jardunaldia, gainera, garrantzi handiko partida, partida bat gehiago duen Berango Urduliz liderra bisitari izango baita Bidebieta, larunbatean 16,10etan.
Gainontzekoak, Gipuzkoako txapelketei dagokie, jokaturiko partidetan garaipenak lortu dituzten Bera Bera Urdina kadete neskek Bidasoa hartuko dute larunbat goizean Bidebietan (10,15etan). Igandean (10etan), Yoldin arituko dira Bera Bera Laranja nesken taldea Zarautzekin eta 11,30etan mutilen txanda izango da, Hondarria hartuz. Bera Bera Urdinak Ereintzari egingo dio bisita 11,45etan.
super amara Bera Berak Telden garaipena lortu ahal izateko gogotsu lan egin behar izan du, Guerreras Iberdrola Ligako bederatzigarren jardunaldian buruz buruko hirukotearen lidergoan jarraitzeko aukera ematen diona. Gipuzkoarrek, bigarren zati bikain bati esker, Rocasa mendean hartzeko aukera izan dute, defentsan estutu eta 54. minutura arte itxaron behar izan dute aurretik jartzeko, Karstenen golari esker (21-25, 14-10 atsedenaldian).
super amara Bera Bera Kanariar Uharteetara abiatu da gaur goizean, Rocasa Kanaria Handiaren aurka bihar jokatzeko, Guerreras Iberdrola Ligako bederatzigarren jardunaldian (Donostian 20,30ean). Imanol Álvarezek zalantza du Panamericanok igande goizaldera arte jokatu dituen lau jokalarien egoeraz. Streaming
El seleccionador junior, Joaquín Rocamora, ha convocado a las jugadoras del super amara Bera Bera Lyndie Tchaptchet y Carmen Arroyo y a la pivote del Aiala Zarautz, Eider Tapia, para el clasificatorio al Mundial de la categoría. El torneo se disputará del 21 al 26 de noviembre en Belgrado y junto a Serbia, Islas Feroe, Croacia e Italia serán las cuatro selecciones a batir. Solo una selección obtendrá plaza al Campeonato del Mundo que se celebrará en verano de 2024 en Macedonia del Norte y Eslovenia.