Joaquin Rocamora hautatzaile juniorrak super amara Bera Berako Lyndie Tchaptchet eta Carmen Arroyo jokalariak eta Eider Tapia Aiala Zarautz taldeko pibotea deitu ditu Munduko Txapelketara sailkatze faserako. Txapelketa azaroaren 21etik 26ra bitartean jokatuko da Belgradon eta Serbia, Faroe Uharteak, Kroazia eta Italiarekin batera lehiatuko dira. Selekzio bakar batek lortuko du lekua 2024ko udan Ipar Mazedonian eta Eslovenian ospatuko den Munduko Txapelketan.
Espero bezala, Argentina eta Brasilek Urrea jokatu zuten bart Txileko Panamerikar Jokuetan eta, ondorioz, Paris-Lille 2024an lekua zihurtatuta dute brasildarrek. Izan ere nagusitasunez gainditu du Argentina (30-18), beraz, Mariane Fernandesek irabazi du Urrea eta Cavok, Gavilanek eta Karstenek, zilarrarekin konformatu ziren.
Asteburuko emaitzen artean azpimarragarrienak izan dira Euskal Ligan, senior taldeak Gasteizen irabazi zuen (24-38) eta Lacturale Bera Bera kadete taldeak Urdulizen garaipen handia lortu zuen (28-41).
Horrez gain, Gipuzkoako Txapelketetan senior mutilek Pasaian irabaztea lortu zuten, kadete neskek Errenterian eta infantiletan, garaipena eta berdinketa.
super amara Bera Berak abonatu, zale eta jarraitzaileen eskura jarri ditu jada salmentarako webgunean European Leagueko Q3ko itzulerako partidarako sarrerak, azaroaren 19an, igandean, Norvegiako Sola HK taldearen aurka jokatuko duena (Gasca, 12etan), alegia. Klubak 15 eurotan mantentzen du sarreren prezioa helduentzat eta 7,5 eurotan gazte eta jubilatuentzat; abonatuek, berriz, % 50eko deskontua izango dute.
super amara Bera Berako arduradun Tati Garmendiak Lydia Blanco aurkeztu du gaur goizean Bidebietan, super amara Bera Berako taldean, denboraldia amaitu arte fitxatu duen 21 urteko hegalekoa, Caja Rural Aula Valladolid taldetik datorrena. Blancok aitortu du “nahiko prozesu zaila” izan dela, “ahalegin handia” egin behar izan duela “hona etortzeko”, eta “nahiko pozik” agertu da fitxaketa gauzatu delako.