Joan den larunbatean Elxen lortutako garaipenari esker (22-32), selekzio eragindako etenaldira Guerreras Iberdrola Ligako lider iritsi da super amara Bera Bera. Hala ere, Xixonen aurkako partida aurreratuta (urriaren 28an jokatu beharrekoa), donostiarrek gainerakoek baino partida bat gehiago jokatu dute (zazpi guztira), eta sei garaipen eta porrot batekin osatu dute lehiaketaren lehen herena.
Asteuburuko emaitzen artean, azpimarragarrienak dira Senior mailetan lortutako garaipenak Bidebietan, Euskal Ligan neskek Basauri gainditu zuen Bera Berak eta mutilek, Ordizia,
Aparteko partida super amara Bera Berak gaur egin duena, Atticgo BM Elche txikiago eginez jokoaren ia arlo guztietan, orain arte Guerreras Iberdrola Liga honetan eskubaloirik onena egin duen taldea Esperanza Lag pistan (22-32) gainditzeko, mahai gainean kolpe bat emanez eta argi utziz aurten ere liga erregularra irabazteko borrokatuko duela.
Joan den asteazkenean Elda Prestigioren aurka lortutako garaipenaren ondoren, super amara Bera Bera Alacanten geratu da Atticgo BM Elxen aurkako partida prestatze aldera (18,30etan, Teledeporte), denboraldiaren lehen zatia itxiko duena, ondoren selekzioek sortutako etenaldia izango baita. Esperanza Lag zelaian jokatuko da norgehiagoka, Oriol Álvarez eta Raúl Escoda kataluniarrak epaile. Imanol Alvarezek “erronka gisa” ulertzen du neurketa, “erronka bat, non gauden esango digulako”.
Senior, Jubenil eta Kadete mailetan Euskal Kopa amaiturik, Euskadiko txapelketak abian jarriko dira asteburu honetan. Jubenil eta kadete mailan, Zarautz eta Pulporekin batera, Bera Bera da neska eta mutiletan Euskal ligetan taldeak dituena.