Harrobiko taldeen asteburuko emaitzen arten azpimarragarrienak dira Euskal Ligan senior eta kadete neskek lortutako garaipenak eta Gipuzkoako txapelketetan, kadete eta infantiletan irabazitako partidak.
Caja Rural Aula Valladolideko ezker hegaleko Lydia Blancok, denboraldia amaitu arte jokatuko du super amara Bera Beran, Kantabriako jokalariaren kontratua eteko bi taldeek akordioa lortu ondoren.
Bihotz Urdina ekimenari eskainitako partidan, itsas zaintza sustatze aldera, super amara Bera Berak Replasa Beti Onak taldea gainditu du hasiera hasieratik (36-22, 21-11 atsedenaldian), Guerreras Iberdrola Ligako lidergoari eusteko (partida bat gehiagorekin).
super amara Bera Bera Gascara itzuliko da (larunbatean, 18etan), azken partidatik hiru aste igaro ondoren. Tarte horretan lidertzara igo da –partida bat gehiago duelarik–, Eldan eta Elxen lortutako garaipenei esker. Dirudienez, selekzioen arteko etenaldiak ez dio gehiegi eragin eta Laura Hernandez guztiz osatu da Replasa Beti Onaken aurka aritzeko.
Pasa den asteburan, zubia izanda, bi partida baino ez ziren jokatu baina asteburu honetan ia talde guztiek dute hitzordua, gehienak larunbatean.